TRAFIKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hildako bat eta pronostiko erreserbatuko zauritu bat, Legardan izandako trafiko istripuan

Ibilgailu bat bidetik atera da A-12 errepidean, eta bide ertzeko babes-hesiaren kontra jo du. Autoa gidatzen zuen gizona tokian bertan zendu da, eta auto berean zihoan emakume bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
Legarda istripua ekainak 27 (Bomberos Navarra)
Legardako istripua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

47 urteko gizonezko bat hil da eta auto berean zihoan 53 urteko emakumea zauritu Legardan (Nafarroa), gaur arratsaldeko lehen orduan, izan den trafiko istripuan.

Foru Gobernuak jakitera eman duenez, A-12 errepidean izan da ezbeharra, Iruñeko noranzkoan, 16,5 kilometroaren parean. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta errepide ertzeko babes-hesia jo du.

SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuan 12:08an jaso dute istripuaren abisua. Osasun-langileak esandako lekura bertaratu direnerako, gizonezkoa hilda zegoen. Emakumea, berriz, zaurituta eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Ikerketako iturrien arabera, kolpeak ditu bularraldean eta haren egoera erreserbatua da.

Ibilgailuan bikotearen 12 urteko semea ere bazihoan. Istripuan zauri arinak izan ditu eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Guardia Zibilak hartu du bere gain istripuaren nondik norakoak ikertzeko ardura.

Albiste gehiago gizartea

Gente jendea neutro
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxebizitza da EAEko herritarren kezka nagusia

Osasunarekiko kezkak behera egin du azken sei hilabeteetan, baina bigarren arazorik garrantzitsuena da (% 36), bizitzaren kostuaren aurretik (% 34). Bestalde, herritarrek 4,7ko nota jarri diote (10etik) Imanol Pradales buru duen Eusko Jaurlaritzaren lehen urteari. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oñatiko Larraña Etxeak 20 nazionalitateko 100 errefuxiatu hartzen ditu

Harrera zentroa kudeatzen duen Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak salatu du Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren azken erreformak nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak "zigortzen" dituela. 3.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute nazioarteko babesa Euskadin aurten.

Gehiago kargatu