TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak, Baionako bestak, eta NATOren bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Kanarietarako heldutako hainbat pertsona migratzaile
Kanarietarako heldutako hainbat pertsona migratzaile. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak: Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren banaketa aztertuko dute gaur Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek

Tenerifen, 19:00etan, egingo duten bileran. EAEko ordezkariek telematikoki hartuko dute parte. Atzo, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aurreratu zuen Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek kontingentzia plan bat eskatuko dutela.

- Baionako bestak: Dena prest dago 17:00etan Baionako bestak hasteko. Hiriko giltzak Askatasunaren plazan bildutakoei jaurti eta Leon Erregea azaldu orduko, lehertuko da jaia Lapurdiko hiriburuan. Berrikuntzaz beterik datoz aurtengo jaiak. Batetik, uztailaren 10etik 14ra bitartean ospatuko dira, ohikoa dena baino bi aste lehenago, Parisko Joko Olinpikoekin bat egin ez dezaten. Bestetik, bestei hasiera emateko ekitaldiaren ordua ere berria da. Herriko Etxeak bost ordu aurreratu du ekitaldia; 22:00etan izatetik 17:00etara igaro da, "bertaratuko direnen segurtasuna" bermatzeko helburuarekin.

- NATOren bilera: NATO aliantza militarra osatzen duten 32 herrialdeek Washingtonen gaur hasiko duten goi bileran Ukrainari laguntzeko defentsa gastua igotzea izango dute, besteak beste, aztergai. Errusiak astelehenean egin zituen erasoen modukoetatik Ukraina babestu beharraz ohartarazi du bart Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X