Uda oraindik ez da ohartu iritsi dela
Egun eguzkitsuak eta hondartzarako aproposak egon badira ere, eguraldia ez da egonkortu eta ez du bere aurpegi udatiarrena erakutsi oraindik. Datorren asteak bide beretik jarraituko du, eta tenperaturak 20 eta 30 ºC artean kokatuko dira. Ez da euririk espero, ezta egun erabat eguzkitsurik ere.
Gaur, erdi-mailako hodei eta goi-hodeiekin batera, urdinguneak agertuko dira; giro argia izango dugu goizean. Lehen orduetan, hegoaldeko haizea ibiliko da, eta eguerdi inguruan, haizeak mendebalde ipar-mendebaldera egingo du kostaldean; ondoren, barnealdera ere iristen joango da. Hortik aurrera, hodeitza trinkoagoa izango da zenbait momentutan, eta behe-hodeiak ere ager daitezke ipar partean. Hala ere, bustitzeko probabilitatea oso txikia izango da. Tenperaturak gora egingo du, eta 30 ºC-ra iritsiko da barnealdean; Nafarroa hegoaldean, 35 ºC-ra ere irits liteke. Kostaldean, berriz, 25 ºC inguruan geratuko da.
Astelehenean, fronte hotz baten eraginez, hodeiak ugaritu egingo dira. Goiza hego-mendebaldeko haizearekin eta tenperatura nahiko altuarekin hasiko dugu. Goiz amaieran, ordea, kostaldean, haizeak ipar-mendebaldera egingo du zakar, bolada gogorrekin, eta barnealdean aldatuko da ondoren. Freskatzera egingo du eta hodeiak ugarituko dira, batez ere behe-hodeiak iparraldean. Hegoaldean, argiago egongo da. Han eta hemen zaparrada batzuk egingo ditu, iparraldean ez ezik baita hegoaldean ere, eta arratsaldean ekaitzak jo dezake bertan. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango, baina freskatzera egingo du frontea pasa ostean.
Asteartean, giroak hobera egingo du berriro. Kantauri isurialdean, behe-hodei dezente izango ditugu, eta arratsaldetik aurrera gutxituz joango dira. Mediterraneo isurialdean, giro argiagoa izango da, goi-hodei batzuekin. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da eta ipar-ekialdekoa gailenduko da arratsaldean. Tenperatura jaitsi egingo da.
Asteazkenean, tenperaturak igo egingo dira eta eguzkia nagusituko da, baina ostegunean lainoak ugaritu eta astebururako tenperaturak behera egitea eta zerua erabat iluntzea espero da.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.