Istripu ikusgarria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Generalitateko suhiltzaileak lanean, istripua izan duen autobusa askatzeko

AUTOBUS ISTRIPUA BARTZELONA
18:00 - 20:00
Generalitateko suhiltzaileak lanean, istripua izan duen autobusa askatzeko
Hiru pertsona larri zauritu dira astearte honetan Inditex taldeko langileen autobus batean izandako istripuan, C-32 errepideko tunel baten sarreran, Pineda parean (Bartzelona). Larrialdietako taldeek 52 bidaiari artatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X