EITB DATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Katalunia, aisialdiko bidaietarako lekurik gustukoena

Frantzia eta Portugal dira EAEko eta Nafarroako herritarrek atzerrira bidaiatzeko gehien aukeratzen dituzten herrialdeak.
Katalunia, aisialdiko bidaietarako gustukoena den lekua
Katalunia, aisialdiko bidaietarako gustukoena den lekua

Hego Euskal Herriko bizilagunok egiten ditugun bidaia gehienak Estatu barrukoak izaten dira; irteeren % 80, gutxi gorabehera.

Iaz, Katalunia izan zen aisialdiko bidaietarako eta ordainpeko ostatuetarako helmuga gogokoena: EAEtik egindako bidaien % 20,1 eta Nafarroatik egindakoen % 23,9 bertara egin ziren.

eitb data turismo destinos favoritos estado eus eitb data turismo destinos favoritos estado eus

Bidaian joateko arrazoi nagusia eguzkia eta hondartzak bilatzea izan zen. Horregatik, Espainiako Estatuan turismo mota hori eskaintzen duten lekuak (Katalunia, Valentzia eta Andaluzia) dira aukeratuenak. Nafarroatik egindako bidaien erdiak eta EAEkoen % 38 inguru horietara izan ziren.

Nazioarteko bidaiak

Euskal herritarrek egiten dituzten bidaien % 21 eta nafarrek egiten dituztenen % 16 atzerrira izaten dira.

Bi kasuetan, gehien hautatzen ditugun herrialdeak Frantzia eta Portugal izaten dira, baina Erresuma Batua, Italia, Alemania eta Belgika ere aukeratzen ditugu bidaiatzeko jomuga gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X