Aireportuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

865 hegaldi izango dira Bilboko aireportuan zubi honetan

Opor-leku nagusiak hondartza eta eguzkia dutenak dira, hala nola, Eivissa, Palma Mallorca eta Tenerife.
Loiuko aireportua artxiboko irudi batean.
Loiuko aireportua artxiboko irudi batean.

Hegazkin konpainiek 865 hegaldi programatu dituzte Loiuko aireportuan uztaileko zubi honetarako (uztailaren 24tik 29ra).

Guztira, estatu osoan 41.336 hegaldi egingo dira Aenaren aireportu-sarean, eta operazio gehien izango dituzten aireportuak Barajasekoa (6.823 hegaldi) eta Bartzelonakoa (6.124) izango dira.

eDreams online agentziaren arabera, penintsulako iparraldeko bidaiariek eguzkia eta hondartza bilatuko dituzte uztaileko zubian.

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako aireportuetatik, eta baita Madrilgo, A Coruñako, Santiago de Compostelako, Vigoko eta Kantabriakoetatik ere, egun horietarako egindako bidaia-erreserbetatik ondoriozta daitekeenez, bidaiarien % 44 Estatu barruan mugituko dira.

Aipatzekoak dira baita ere Italia (erreserben % 8), Alemania (% 6) eta Frantzia (% 6).

Gehien eskatzen diren opor-lekuei dagokienez, eguzkia eta hondartza dutenak nabarmentzen dira, hala nola Eivissa, Mallorca, Tenerife, Malaga eta Kanaria Handia. Nazioarteko hiri gogokoenak Amsterdam, Paris, Erroma, Londres eta Lisboa dira.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X