Alerta laranja indarrean da muturreko tenperaturengatik
EAEn, Nafarroa erdialdean eta Pirinioetan indarrean da alerta laranja muturreko tenperaturak tarteko, 37 eta 39 gradu arteko tenperaturak espero baitira. Euskal kostaldean, Nafarroako Erriberan eta isurialde atlantikoan abisu horia dago indarrean 37-38 graduko tenperatura maximoengatik.
Iparraldean ere abisu horipean dira egun osoan, 30 ºC-etatik gora kokatuko baitira termometroak egunaren erdialdean, eta gaualdera zertxobait freskatuko badu ere, ez dira 20 ºC-tik jaitsiko.
Asteartean, berriz, alerta laranjan egongo dira Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Erriberan. Nafarroa eta erdialdean eta Pirinioetan abisu horia egongo da, baita Bizkako kostaldea ere. Nolanahi ere, denean 35 ºC-tik gorako maximoak espero dira, eta 39 ºC-rainokoak Ebro inguruan.
Kostaldean abisu horia egongo da bi egunetan, eta tenperatura maximoak 33 gradu ingurukoak izango dira.
2. arrisku maila
Bere aldetik, Gasteizko Udalak gaurko eta biharko aurreikusitako tenperatura altuak direla eta, Bero Planeko 2. arrisku maila aktibatu du 13:00etan.
Herritar guztientzako eta udal-langileentzako gomendioak jasotzen ditu, besteak beste, Udalaren Bero Planak. Arreta berezia eskatu dute 13:00etatik 20:00etara bitartean, termometroak gehienezko tenperatura maximoetara iristea espero denean.
Igandeko beroenak
Aurreikuspenek ez zuten hutsik egin eta igandea egun beroa izan zen Euskal Herri osoan.
Termometroek 15 eta 20 ºC artean markatzen zituzuela abiatu da eguna eta behin igotzen hasita, kosta zaio toki askotan goia jotzea. Ia denean gainditu dira igandean 30 ºC-ak.
Casedan, Nafarroan, neurtu da tenperaturatik altuena, 38,4 ºC arratsaldeko 15:30ean. Nafarroan bertan 37,5 ºC neurtu dira Bardeetan eta 37,3 ºC Noaingo Aireportuan, Iruñean. 37 ºC horietatik oso gertu ibili dira Nabaskozen eta Larragan ere, bietan 36,8 ºC izan baitituzte egunaren unerik beroenean.
Nafarroaz kanpo ere, Araba hegoaldean, Zambranan, aise gainditu dituzte 37 º C-ak, izan ere, 16:00etan 37,6 ºC-tan ziren termometroak.
Oñatin 35,3 ºC-ra iritsi da merkurioa eta Baionan 34 ºC-ra. Abetxukon 33,9 ºC, Galdakaon 32,5 ºC, Behobian 32,2 ºC eta Zorrotzan 31,5 ºC neurtu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.