OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poliziak 18 emakume askatu ditu Adunako prostituzio etxe batean

Polizia Nazionalak lokalaren jabea atxilotu du, hainbat delitu egotzita: prostituzioarekin lotutako delituak, langileen eskubideen kontrakoa, droga-trafikoa eta sexu-askatasunaren aurkakoa. Ondoren, kargupean aske utzi dute, epaiketaren zain.
Iragarkia
20240805115454_aduna-eus_
18:00 - 20:00
Sexu-esplotazioa jasaten ari ziren 18 emakume askatu dituzte Gipuzkoan

Espainiako Poliziak 18 emakume askatu ditu Adunan, giza trafikoaren aurkako operazio batean. Emakumeak prostituzio etxe batean bezeroekin sexu-harremanak izatera behartzen zituzten. Tabernako jabea atxilotu egin dute eta haren bikotekidea ikerketapean dago, hainbat delitu egotzita: prostituzioarekin lotutako delituak, langileen eskubideen kontrakoa, droga-trafikoa eta sexu-askatasunaren aurkakoa. Atxilotua kargupean aske utzi dute, epaiketaren zain.

Espainiako Gobernu ordezkaritzak baieztatu duenez, ekainean joan ziren poliziak Adunako prostituzio etxera, ohiko ikerketa bat egitera. Lokalera sartu, eta bertan zeuden emakumeekin hitz egin zutenean, poliziek ikusi zuten goitizen bidez agertzen zirela emakumeak bertako kontabilitatean, sexu harremanak izatera behartzen zituztela, batzuetan jabeak emakumeei ukitu sexualak egin eta sexu harremanak izatera behartzen zituela, eta prostituzioaren bidez lortzen zuten irabazien zati handi bat beretzat gordetzen zuela jabeak.

Prostituzio-etxea 24 ordu, gau eta egun, zegoen zabalik, eta emakumeek poliziari azaldu diotenez, lokalean droga trafikoan ere aritzen ziren; bezeroek bertan erosi eta kontsumitzen zuten droga.  Agenteak bertaratu ziren egunean, 26.000 euro aurkitu zituzten dirutan, eta 75 gramo kokaina ere atzeman zituzten.

Halaber, Poliziak zehaztu duenez, emakumeek kontatu dute egun bakoitzeko 20 euro ematen zizkietela jabeari, eta zerbitzu bakoitzeko beste 10 (60 euro kobratzen zituzten),

Emakumeetako batek poliziei azaldu die jabeak ukituak egin izan dizkiola, eta beste batek, berriz, esan du sexu-harremanak izatera behartu zuela atxilotuak, lokaletik kanporatuko zuen mehatxua eginez.

Kristina Rodriguez Adunako alkateak gogor salatu du emakume horiek pairatutako sexu-esplotazioa:

Iragarkia
20240805131144_adunako-alkatea_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X