Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske utzi dituzte Andoainen gizon bat jipoitzea egotzita atxilotutako bost gazteak

Ostiral goizaldeko hirurak aldera egin zioten eraso, Andoaingo Ubilluts gasolindegitik gertu. Biktimak gertatutakoren berri eman zion Ertzaintzari. Kolpe ugari eman zizkioten aurpegian.

Aske utzi dituzte Andoainen gizon bat jipotzea egotzita larunbatean atxilotu zituzten bost gazteak. 

Taldean beste gizon bati jipoia emateagatik atxilotu zituen Ertzaintzak larunbatean. Biktimak larritasun-maila ezberdineko zauriak zituen aurpegian, hausturak tartean, eta osasun zentro batean artatu behar izan zuten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu zuenez, ostiral goizaldeko hirurak aldera gertatu zen erasoa, Andoaingo Ubilluts gasolindegitik gertu. Biktimak erasoa jasan zuela ohartarazi zion Ertzaintzari. Kolpe ugari zituen aurpegian, eta jipoiaren ustezko egileen deskribapena eman zien agenteei.

Horren arabera, gasolindegira joan zen tabakoa erostera, eta ordaintzeko leihatilan jarri zenean bi gazte hurbildu zitzaizkion eta liskarra hasi zuten berarekin. Eztabaida saihesten saiatu arren, bertatik alde egin zuenean atzetik joan zitzaizkion, eta ukabilkadak eta ostikoak eman zizkioten. Orduan, beste gazte batzuek ere bat egin zuten erasotzaileekin.

Ertzainek erasoaren tokian bertan identifikatu eta atxilotu zituzten bi susmagarri, eta, ikerketari esker, beste hiru atxilotu zituzten ondoren, gertakari horietan parte hartu zutelakoan. Atxilotuek 20 eta 35 urte bitartean dituzte, eta ertzain-etxera eraman zituzten. Ertzaintzak igandean eraman ditu epaile aurrera, eta epaileak aske utzi ditu. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X