Hil egin da Bilbon gurasoak sastatu ostean balkoitik jauzi egin zuen gizonezkoa
Hil egin da atzo Bilboko San Adrian auzoan gurasoak sastatuta larri zauritu zituen gizonezkoa, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizonak San Adrian auzoko etxebizitza batean labankatu zituen gurasoak. Aurretik, Loiuko aireportuko aparkalekuko laugarren solairutik behera erori zen autoarekin.
Erasotzailearen gurasoak anbulantzian eraman zituzten ospitalera, larri, baina ez omen daude hiltzeko arriskuan.
Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu ziren San Adrian auzoan, erasotzailea bere etxebizitzan gotortu baitzen, eta balkoitik salto egingo zuela mehatxu egin. Azkenean, 18:00ak aldera, mehatxua bete eta jauzi egin zuen, baina larrialdi zerbitzuek jarritako koltxonetan erori zen. Gizona anbulantzian eraman zuten, itxuraz, osasun egoera onean.
Gizona atxilotu egin zuten, giza hilketa saiakera egotzita.
Aurretik, aireportuko aparkalekuko laugarren solairutik behera erori zen autoan, eta bere kabuz atera zen iraulita geratu zen ibilgailutik.
Azkenean, atzo Bilbon eta inguruetan izua zabaldu zuen gizona goizaldean hil da, Basurtuko ospitalean, Ertzaintzaren zaintzapean zegoela.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda