Orio
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Orion, bikotekideari eraso egin eta taberna bateko bezeroak labanaz mehatxatzeagatik

Goizaldean, Orioko alde zaharreko taberna batean zegoela, oso erasokor jarri da gizona, eta txikizioak egin ditu taberna barruan eta kanpoan.

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Orion, bikotekideari eraso egin eta taberna bateko bezeroak labanaz mehatxatzeagatik. 

Segurtasun Sailak EITBri baieztatu dionez, Orioko alde zaharreko taberna batean gertatu dira istiluak, 04:30 inguruan. 

Antza, gizona oso erasokor jarri da, bere bikotekideari eraso dio eta tabernako beste bezero batzuek mehatxatu ditu arma zuriz. 

Horrez gain, txikizioak egin ditu taberna barruan, eta kaleko altariak ere hautsi ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X