Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi eskalatzaile larri zauritu dira Etxaurin

Goizaldean erreskatatu dituzte 29 eta 40 urteko bi gizonezkoak, El Garrafon inguruan, eta, dirudienez, 20 metrotik gorako altueratik behera erori ziren.
Eskalatzaileen erraskatea, Etxaurin. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Eskalatzaileen erraskatea, Etxaurin. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Larrialdi zerbitzuek Etxauriko (Nafarroa) El Garrafon eremuan eskalatzen ari ziren bi pertsona erreskatatu dituzte gaur goizaldean. Bi eskalatzaileak larri daude ospitalean.

Ostiral arratsaldean Etxaurira eskalatzera joan ziren 29 eta 40 urteko bi gizonezko dira zaurituak. Senide batek deitu zuen gauerdi aldera larrialdi zerbitzuetara, haien berririk ez zuelako.

Horren berri jasotakoan, bilaketa dispositiboa jarri zuten abian, eta autoa Etxaurin topatu ostean, goizaldeko ordu biak aldera aurkitu zituzten eskalatzaileak, zaurituta.

Dirudienez, arazo teknikoren bat izan zuten, eta 20 metro inguruko altueratik behera erori ziren.

Suhiltzaileek erreskatatu dituzte, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte anbulantzia medikalizatuetan.

29 urtekoak kolpe gogorra hartu omen zuen bizkarrezurrean eta bularrean, eta 40 urtekoak zauri larriak omen ditu hanka batean eta buruan.

Iruñeko ospitalean daude, egoera larrian.

Zure interesekoa izan daiteke

Zizur Nagusia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hamaika urteko espetxe-zigorra ezarri diote gizon bati, Zizur Nagusian hilketa saiakera batean biktima paraplegiko uzteagatik

Auzipetuak, Iruñekoa eta nahasmendu psikiko bat diagnostikatuta duenak, 3 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari. Gertakarien egunetik behin-behineko espetxealdian egon da, eta, aurrerantzean, ezingo du kaltetuarekin komunikatu ez eta harengana 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere, 20 urtez. Gainera, espetxetik atera ostean, zaintzapean egongo da, aske, 10 urte gehiago. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X