Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon 2009an eraildako emakume bat identifikatzeko laguntza eskatu du Interpolek

Andrazkoaren gorpua, 30-40 bat urtekoa, Artxanda mendiko baso bide batean topatu zuten duela 15 urte.
Artxanda mendian topatutako emakumearen erretratu robota.
Artxanda mendian topatutako emakumearen erretratu robota. Argazkia: Interpol

Interpolek, Polizia Kriminalaren Nazioarteko Erakundeak, informazio kanpaina publikoa jarri du martxan Europan eraildako edo baldintza susmagarrietan hildako 46 emakume identifikatzeko. Horietako bat Bilbon atzeman zuten duela 15 urte.

Zehazki, Artxanda mendiko baso bide batean topatu zuten gorpua, 2009ko otsailaren 6an, bizpahiru egun lehenago hil bazen ere. Interpolek emandako deskribapenaren arabera, 30-40 urte inguruko emakumeak ilea beltza eta laburra zuen, 166 cm luze zituen, eta berezitasun gisa, eskuineko hankan juanikotea zuen. Ekialdeko Europakoa zela uste dute ikerlariek. Hilotz aurkitu zutenean beroki urdin bat, jertse granate bat eta kamiseta eta praka beltzak zeramatzan, baita Dr. Marteens markako bota beltz batzuk ere. Zorro urdin bat ere aurkitu zioten. Ikerketaren arabera, intoxikatuta hil zen.

Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez zabaldu du Interpolen kanpaina, eta Espainiako Estatuan hilda topatutako zazpi emakumeren, tartean Bilbokoa, erretratu robotak argitaratu ditu.

Kasuak argitzeko bidean herritarren laguntza lortu nahi du kanpainak, eta iaz Interpolek bultzatutako Identify Me ekimenaren bigarren fasea da. Orduko hartan, 22 emakume identifikatzen saiatu ziren, eta 1.800 pertsonaren ekarpenak jaso zituzten. Bildutako datuei esker, Rita Roberts britainiarra identifikatzea lortu zuten. Roberts Cardiffen desagertu zen 1992ko martxoan, eta gorpua Amberesen (Belgika) aurkitu zuten, ekainean.

Bilbon hilotz topatutako emakume horren informaziorik duen orori Ertzaintzarekin edo Espainiako Poliziarekin harremanetan jartzeko eskatu du Interpolek.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X