Gizon bat atxilotu dute Iruñean, 20 urteko emakume bat labanaz hiltzea egotzita
Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, Iruñean, 20 urteko emakume bat hiltzea egotzita, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Iturrion arabera, hilketaren ustezko egileak labanaz eraso dio besteari, eragindako zauri larriak tarteko, hil egin da biktima.
Hilketa Carmen Baroja Nessi kaleko (Arrotxapea auzoa) etxabe batean jazo da, 01:15 aldera. Etxabea biktimaren aitarena da, eta etxebizitza gisa erabiltzen dute. Zazpi pertsona bizi ziren, tartean hildakoa eta ustezko hiltzailea.
Gizonak hainbat labankada eman dizkio emakumeari, sukaldeko aizto batekin.
Udaltzaingoa eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, eta agenteek ustezko hiltzailea atxilotu dute. Epailearen aurrera eramateko zain dira.
Biktima larri eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta bertan hil da.
Lekukoek EITBri kontatu diotenez, harreman gatazkatsua zuten bizilagunek ustezko hiltzailearekin, eta aurretik ere horren kontrako salaketak jarrita zituzten. Gizonak etxebizitza utz zezan nahi zuen jabeak, baina horrek ez zuen nahi eta ez zuen alokairua ordaintzen.
Biktimaren aitak salatu du hiru salaketa aurkeztu dituela ustezko erasotzailearen aurka, mehatxuengatik, eta haren kontrako urruntze agindua ere galdeginda zuen. Horren ustez, hilketa saihets zitekeen.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrantza-sektoreak belaunaldi-erreleboa behar du
Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun