Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguraldi nahasia eta euritsu oro har, astebururako

Nafarroak abisu horia aktibatu du ekaitzak eta euriteak espero baitira. Ordubetean metro koadroko 25 litro euri pilatuko direla aurreikusi dute.
Egun euritsua Bilbon
Egun euritsua Bilbon. EFE.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak larunbat eta igande honetarako iragarri duenez, lurraldea zeharkatuko duen fronte hotzak aktibo jarraituko du, eta, ondorioz, eguraldiak nahasia eta euritsua izaten jarraituko du.

Larunbatean, ezegonkortasunarekin jarraituko dugu. Eguraldia nahasia izango da, zaparradak botako ditu, sarriago eta ugariago ipar partean, batez ere ekialdean. Haizea aldakor ibiliko da; tarteka mendebaldekoa izango da, eta arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturak antzekoak edo zertxobait baxuagoak izango dira.

Igandean, giro nahasiarekin jarraituko dugu. Zerua nahiko lainotuta agertuko da eta euria egingo du; noizbehinka gogotik egin dezake euria. Egunaren amaieran, aterruneak handituz joango dira. Iparraldeko haizea lagun, tenperaturan ez da gorabehera handirik espero, eta 20 ºC-tik behera geratuko da berriro.

Nafarroan, berriz, abisu horia aktibatu dute ekaitzak eta euriteak espero baitira. Ordubetean metro koadroko 25 litro euri pilatuko dira, aurreikuspenen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X