bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orkatz batek Ermuko hirigunea zeharkatu du eta ileapaindegi batean sartu da

Orkatzak zauria zuen, txakur batek hozka eginda eragindakoa, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Gorlizen dituen instalazioetan artatuko dute, bere habitat naturalean berriz sartzeko moduan egon arte.
Klara Mendizabal
Klara Mendizabal.

Orkatz gazte bat Gorlizko errekuperazio zentrora eraman dute, basotik Ermuko hirigunera jaitsi eta ile-apaindegi batean sartu ostean, Udalak jakitera eman duenez.

Hirigunean sartu ostean, animaliak aurrera jarraitu du, hainbat txakurrek segika eta zaunkaka beldurtuta, Gipuzkoa etorbideko kaleko ileapaindegi batean sartu den arte, ile-apaintzailearen eta bezeroen harridura begiraden aurrean.

Ile-apaindegitik gertu dagoen taberna batean zerbait hartzen ari ziren bi gizonek ere ikusi dute bertara sartzen, eta horiek atxiki dute animalia, udaltzainak heldu arte; udaletxera eraman dute ondoren.

Bertan, agenteek ura eta fruta eman diote, Foru Aldundiko Ehiza eta Arrantza Faunaren Zerbitzuko teknikari batek animalia Gorlizko Basafauna Berreskuratzeko Zentrora eraman duen arte.

Orkatzak zauri bat zuen, txakur batek hozka eginda eragindakoa, eta Gorlizko instalazio horietan artatuko dute, bere habitat naturalean berriz sartzeko moduan egon arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X