EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoak helegitea jarriko dio Kabiaren euskara eskakizunari buruzko epaiari

Foru Aldundiaren bozeramaileak "lan deialdien aurkako epaiak bata bestearen atzetik" egin izana kritikatu du, euskarazko hizkuntza eskakizunengatik.
Elkarretaratzea joan den astelehenean, Donostian, euskararen aurkako azken epaia salatzeko
Elkarretaratzea joan den astelehenean, Donostian, euskararen aurkako azken epaia salatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du helegitea aurkeztuko duela Kabia foru erakundearen epaiaren aurka. Epai horrek bertan behera utzi du egoitzetako 54 zaintzaile plazen deialdia, euskarazko hizkuntza eskakizunak direla eta.

Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak lan-eskaintza hori baliogabetu zuen, euskara jakiteko bete beharreko baldintzek enplegu publikoa lortzeko oinarrizko eskubidea urratzen zutela iritzita.

Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak euskarazko hizkuntza eskakizunak direla eta "lan deialdien aurkako epaiak bata bestearen atzetik" egin izana kritikatu du, eta Aldundiak Kabiari buruzko azken ebazpen judizialaren aurkako helegitea aurkeztuko duela iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X