EURI DENBORALEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Minutu bateko isilunea Legebiltzarrean, goialdeko borraskak kaltetutakoei elkartasuna adierazteko

20241031110646_isilunealegebiltzarra_
18:00 - 20:00
Minutu bateko isilunea Legebiltzarrean, goialdeko borraskak kaltetutakoei elkartasuna adierazteko
Ostegun honetako Eusko Legebiltzarraren osoko bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da, Valentziako Erkidegoan eta Gaztela-Mantxan goialdeko borraskak kaltetutako pertsonei elkartasuna adierazteko.

Albiste gehiago gizartea

gure zirkua abadia saria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abadia Saria jaso du Gure Zirkuak

Gure Zirkuak aurtengo Abadia Saria jaso du gaur arratsaldean, Arrateko gainean (Eibar) egindako ekitaldian, komunitate oso bati “elkarrekin euskaraz bizi eta sentitzeko plaza berritzailea” eskaintzeagatik.  Eider Mendoza diputatu nagusiaren eskutik jaso dute Abadia Sariaren oroigarria –Iñigo Aristegui Telloren Zazpi Petaloak eskultura– Gure Zirkuko kideek. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa

2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.

Beskoitze Ikastola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Beskoitzek ikastola berria izango du 2026-2027 ikasturtean

Egun dauden prefabrikatuetatik gertu, lursail bat erosi du Beskoitzeko Udalak eta bertako zati bat ikastolarentzat izango da. Herri Urratsen lortutako diruari esker eta Euskal Herri osotik iritsitako elkartasunari esker, Seaskak milioi bat euroko inbertsioa egingo du. Irailean lanak hasiko dira, eta hurrengo ikasturtean hasiko lirateke Beskoitze aldeko 50 haur inguru baldintza duinetan euskaraz ikasten.

Gehiago kargatu