Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru atxilotu eta 9 ikertu Aquariumean desordena publikoagatik, kontzentrazio antiespezista batean

Kontzentrazioaren amaieran, dozena bat parte-hartzaile Aquiariumera sartu dira, erabiltzaileei sartzea galaraziz. Borondatez irten nahi ez zutenez, Ertzaintzak indarrez atera behar izan ditu. Atxilotuak aske utzi dituzte arratsaldean.
Talde antiespezistaren protesta Aquiariumaren kanpoaldean. Argazkia: @NORantiespezist
Talde antiespezistaren protesta Aquiariumaren kanpoaldean. Argazkia: @NORantiespezist

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu desordena publikoak eta erresistentzia larria egotzita, Donostiako Aquariumean egin den kontzentrazio antiespezista batean parte hartu ondoren, haietako batzuk Aquiariumera sartu eta haren funtzionamendu normala eragozteagatik.

Gainera, beste bederatzi pertsona identifikatu eta ikertu dituzte desordenengatik eta desobedientzia arinagatik, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Elkarretaratzea ostiral honetarako zegoen deituta, 11:30etik 13:00etara, eta Donostiako Aquariumaren kanpoaldean 30 lagun inguru bildu dira. Hala ere, ekitaldia amaitu aurretik, dozena bat parte-hartzailek eserialdi bat egin dute Aquarium barruan, erabiltzaileei sartzea eragotziz eta ordena aztoratuz. 

Ertzaintzak Donostiako eta Brigada Mugikorreko Herritarren Babeserako baliabideak mobilizatu ditu. Agenteek prozeduraren inguruko informazioa eman diete elkarretaratuei, eta haiek jarrera aldatu eta beren borondatez alde egin zezaten saiatu dira, baina, irten nahi ez zutenez, Ertzaintzak indarrez atera behar izan ditu azkenean, eta identifikatu.

Hiru pertsona atxilotu dituzte, bi gizon eta emakume bat, desordena publikoak eragitea eta agintaritzari kontra egitea egotzita; arratsaldean aske utzi duituzte dagoeneko. Beste bederatziri, berriz, eginbideak ireki dizkiete, ikertu gisa. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X