Igandean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-66 autobidea guztiz itxi behar izan dute, Leon eta Asturias artean, lur-jausi handi baten ondorioz

20241110180852_ap66_
18:00 - 20:00
AP-66 autobidea guztiz itxi behar izan dute, Leon eta Asturias artean, lur-jausi handi baten ondorioz
Mendi-magalaren parte bat lau erreien gainean erori da, 10:15 aldera, Pola de Lena herritik 14 kilometrora. Autobidean harrapatuta zeuden 161 ibilgailuetako bidaiariak erreskatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X