ELIKAGAI BANKUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Elikagaien Bankua azaroko bilketa handian parte hartuko duen herritarren bila dabil

Azaroaren 22an eta 23an egingo duen bilketarako 500 boluntario behar ditu, lanak ongi egiteko nahikoa jende izateko.
Eligakai Bankuko boluntarioak. Eitb Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Eligakai Bankuko boluntarioak. Eitb Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

Nafarroako Elikagaien Bankuak 2024ko bilketa handian parte hartzeko deia egin die herritarrei, oraindik 500 boluntario falta baititu. Azaroaren 22an eta 23an egin du bilketa Nafarroako elikagai dendetan. 

Bilketa handia gosearen eta zaurgarritasunaren aurkako borrokan urte guztian egiten duen bilketa garrantzitsuena izan ohi da. Aurten, gainera, bilketa handiak goi-geruzetako depresio isolatuaren kalteak jasan dituztenei lagunduko die. 

Bilketak arrakasta izan dezan, behar-beharrezkoa da boluntarioen laguntza, horien lana baita herritarrei bilketaren inguruko informazioa ematea, dohaintzak egitera bultzatzea eta lehengaiak biltzea.

Dagoeneko ehunka pertsonaren elkartasuna jaso du kanpainak, baina 500 boluntariotik gora falta dituzte lanak ongi egiteko behar diren 1.746 pertsona batzeko. 

Nafarroako Elikagaien Bankuak Sarrigurenen, Mendillorrin, Berriozarren, Burlatan, Atarrabian, Uharten, Mutiloan, Antsoainen eta Txantrean behar ditu boluntarioak.

Bilketa handiak malgutasuna ematen die boluntarioei, beraiek aukera dezaketelako zein ordutegitan eta zein establezimendutan lan egin. 

Izen-ematea www.bancoalimentosnavarra.org webgunearen bidez egin daiteke, edo astelehenetik ostiralera, goizez, 948 30 38 16 telefonora deituta.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X