TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Alerta Valentzia eta Malagan, bullying epai aitzindaria eta Irungo emakume baten hilketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Estoldak irekita Malagan
Estoldak irekita Malagan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Alerta gorria Valentzian eta Malagan: Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu gorria (muturreko arriskua) aktibatu du euriagatik Malagako Axarquia eta Costa del Sol eta Guadalhorce eskualdeetan osteguneko 08:00ak arte. Era berean, Aemetek maila gorrira igo du euriteengatiko abisua Valentziako probintziaren iparraldeko eta hegoaldeko kostaldean, ostegun eguerdira arte. Ordubetean 40 l/m2 eta 12 ordutan 180 l/m2 pilatu daitezke.

- Epai aitzindaria bullying kasu batengatik: Bilboko epaile batek Santutxu auzoan dagoen Karitate Alabak Begoñako Andramari Ikastetxea zigortu du bullying kasu baten aurrean ezer ez egiteagatik. Biktima bost urteko neskato bat da, eta ikastetxeak 40.000 euroko kalte-ordaina pagatu beharko dio familiari. Epai aitzindaria da biktimaren adinagatik, ikastetxeak erantzukizun zuzena izan duelako, eta kalte-ordaina orain arteko handiena delako.

- Irungo emakume baten hilketa: Mossos d'Esquadrako poliziek 53 urteko gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, 2022an emaztea hiltzea eta haren gorputza ezkutatzea egotzita. Emakumea Irungoa zen izatez, baina La Morera de Montsant herrian (Tarragona) bizi zen hil zutenean; oraindik ezin izan dute haren gorpua aurkitu. Atxilotutako gizona espetxeratu egin dute, hilketa, gorpua ezkutatzea eta tratu txar fisiko eta psikologikoak ematea leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X