Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polemika Apezpikutzak Gasteizko tenpluetan 'Sacamantecas' pelikularen eszenak filmatzea eragotzi duelako

Maider Etxebarria alkateak esan duenez, "guztiz tamalgarria da" Gotzaindegiak filmaketa baimendu ez izana. Elizbarrutiko bikario nagusiak, Carlos Garcia Llatak, berriz, "filmaketari betoa jarri izana erabat gezurtatu du".
'Sacamantecas' pelikularen filmaketa, Gasteizen. Irudia: EITB
'Sacamantecas' pelikularen filmaketa, Gasteizen. Irudia: EITB

Apezpikutzak eragotzi egin du Santa Maria katedralean eta San Migel elizan 'Sacamantecas' pelikulako eszena batzuk filmatzea, eta horrek polemika handia sortu du Gasteizen.

David Perez Sañudo zuzendaria Antonio de la Torre eta Patricia Lopez protagonista dituen film luzea filmatzen ari da egunotan Arabako hiriburuan, XIX. mendean sei emakume hil zituen Juan Diez de Garayo hiltzaile arabarrari buruz. Katedralaren barruan eta elizan eszena batzuk filmatzea aurreikusita zegoen, baina azkenean ez da posible izan.

"Denbora asko daramagu lanean Gasteiz filmaketa-plato gisa ikusarazteko. Tenpluak interes kultural eta turistiko handikoak badira, sustatu egin behar ditugu", esan du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak, eta" gertatzen ari dena azaltzeko "eskatu dio Elizbarrutiari.

"Guztiz tamalgarria da" Gotzaindegiak filmaketa baimendu ez izana, Etxebarriaren ustez, eta gaineratu du: "Arazoa, esan bezala, filmaren gaia bada, hiltzaile batena... Zergatik utzi zuten orduan 'El silencio de la Ciudad Blanca' filmatzen?, galdetu du.

Elizbarrutiko bikario nagusi eta ondare arduradunak, Carlos Garcia Llatak, ostera, "tenpluetan pelikulak grabatzeari betoa jartzen ari zaionik erabat gezurtatu du", eta kasu honetan "inoiz egin ez den bezala" euren lankidetza eskaini dutela erantsi du.

Zehaztu duenez, Garcia Llataren ahotan, 'Sacamantecas'eko lantaldeak posible ez zen ordutegietan eta egunetan filmatzea eskatu zuen, tenpluak liturgiarako erabiltzen zituelako. Egoera horren aurrean, katedraleko kaperetako batean grabatzea proposatu zuten, erdiko nabean grabatu beharrean, elizgizonak azpimarratu duenez.

Bikarioaren esanetan, katedraleko arkupea eta Aguraingo San Juan parrokia ere eskaini zizkieten, azkenak katedral baten antzeko "handitasuna" duelako.

Garcia Llataren hitzetan, Elizbarrutiak Araba eta bere ondarea zabaltzeko interes handia dauka, baina "ez litzaioke gustatuko fedea iraintzen edo iseka egiten duen edukia izatea". "Baina hori ez da oztopo izan kasu honetan, aukerak proposatzeko", gaineratu du.

20241120144916_sacamantecas_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X