Ilararik ez AP-68an, Orozko parean, ia zortzi orduko korapiloaren ostean
Ia zortzi orduko kaosaren ostean, bere onera etorri da zirkulazioa AP-68 errepidean, Orozko (Bizkaia) parean. Hainbat ibilgailuren arteko talka izan da goizean goiz, eta autobidea lau orduz egon behar izan da guztiz itxita. 13:00etan, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez, ez zegoen ilararik, bi errei itxita zeuden arren. Azpimarratu dute bidea garbitzen amaitu ostean berriro zabalduko dituztela erreiak.
Ezbeharra 05:30ean jazo da, Bizkaiko udalerriaren parean eta Gasteizko noranzkoan. Bi kamioik eta bi autok talka egin dute. Kamioietako batek plaka metalikoak zeramatzan, eta horietako batzuk errepidera erori dira. Hala, traba egiten zutela eta, 07:00etatik 11:00etara, zarratuta egon da autobidea.
Zirkulazioa Aretako (Araba) ordainlekutik bideratu dute, eta sei kilometrorainoko ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan.
Ezbeharrean emakume bat zauritu da, eta ospitalera eraman dute, Segurtasun Sailaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon