TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Maratoia, Pradales - Clavijo bilera eta EAEko aurrekontuen negoziazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB Maratoia 2024
EITB Maratoia 2024

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Maratoia: 2024ko EITB Maratoiak egun handia biziko du gaur, abenduak 12, "Entzun bihotzari" lelopean. Aurten bildutako dirua gaixotasun kardiobaskularrak ikertzera bideratuko da. Asko dira ekarpenak egiteko moduak: banku-transferentzia bidez (Caixabank, Laboral Kutxa eta Kutxabank), BIZUM bitartez (33478) eta EITB Maratoiaren webgunean online dohaintza eginda eta 900 840 750 doako telefono zenbakira deituta. EITB Maratoiak 25. edizioa izango du, eta urteurrena behar bezala ospatzeko, 16 orduko musika maratoi erraldoia antolatu du, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon.

- Pradales - Clavijo bilera: Imanol Pradales lehendakariak Fernando Clavijo Kanariar Uharteetako presidentea hartuko du arratsaldean Ajuria Enean, migrazio arloan dituzten jarrerak bateratzeko asmoz. Izan ere, datorren ostiralean Santanderren egingo den autonomia erkidegoetako presidenteen konferentziara adin txikiko migratzaileen kopurua erkidegoko banaketari buruzko proposamen bateratua eraman nahi dute, "orekatua, solidarioa eta bidezkoa" izan dadin.

- EAEko aurrekontuen negoziazioa: Eusko Jaurlaritzak etxebizitzarako 100 milioi euroko urteroko partida eskaini dio EH Bilduri aurrekontu ituna adosteko asmoz. Partida gehigarria alokairu sozialeko etxebizitzak sustatzeko bideratuko litzateke. Halaber, etxebizitza foroa martxan jartzea eta udalek parte hartze handiagoa izatea proposatzen da. Legebiltzarrak gaur bozkatuko ditu Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X