EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro euritsua, bereziki arratsalde-iluntzerako

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia iragarri du iganderako, haize-bolada gogorrengatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan.
Emakume talde bat Zarautzen, paseoan
Emakume talde bat Zarautzen, paseoan

Fronte hotz batek hodeiak eta euria ekarriko ditu gaur, ostirala, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez. Aro ezegonkorra izango dugu nonahi, eta bereziki egunaren bigarren partean egingo du euria. Goizean prezipitazio gutxi batzuk izango dira han-hemenka, baina eguerditik aurrera denean "makurtuko" da giroa. Haizeak hegotik joko du, eta ufada gogorragoak izango dira mendebaldean. Tenperaturak, ordea, gutxi aldatuko dira. Maximoak 15 gradutik beherakoak izango dira kostaldean, eta 10 gradutik beherakoak barnealdean.

Asteburuan, hodeiak eta ostarteak, eta tenperatuaren gorakada. Larunbatean argitzera egingo du. Eguna lainopean hasiko dugu eta goizean oraindik tarteka euri txikia egin dezake. Arratsaldean, hodei geruza saretuko da eta erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak urdinguneekin tartekatuko dira. Hegoaldeko haizea zakar ibiliko da, bereziki mendebaldean eta egunaren amaieran. Tenperaturak gora egingo du, eta termometroek 15 ºC-ak gainditu dituzte kostaldean, eta 10 ºC-ak, barnealdean.

Iganderako ez da aldaketa nabarmenik espero. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina eguzkia ikusteko aukera ere izango da. Hego/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Horren eraginpean, sasoi honetarako balio epeletan mugituko dira tenperaturak, beste behin. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia iragarri du iganderako, haize-bolada gogorrengatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan. Abisua egun osoan egongo da indarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X