Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trapagaranen hiru pertsonak gizon bati egindako erasoagatik jarritako salaketa ikertzen ari da Ertzaintza

Salatutako gertakariak asteazkenean jazo ziren, 05:30ean, Trapagarango Maiatzaren Lehena etorbidean. Biktima ospitale batean artatu behar izan zuten.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du Trapagaranen (Bizkaia), Urteberri gauean hiru pertsonak gizon bati ustez eraso egin ziotelako. Horren ondorioz, biktimak zauriak izan zituen, eta ospitalean artatu behar izan zuten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, salatutako gertakariak asteazkenean jazo ziren, 05:30ean, Trapagarango Maiatzaren Lehena etorbidean. Bertan, hiru pertsonak ustez gizon bat jo eta hainbat zauri eragin zizkioten.

Biktima ospitale batean artatu behar izan zuten, eta Ertzaintzaren aurrean salatu du gertatutakoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X