Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aro epela kostaldean eta hego-haize zakarrak eragindako abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan Errege bezperarako

Haizeak gogor jotzen ez duen tokietan, 00:00etatik 12:00etara egongo da indarrean abisu horia. Bizkaiko toki haizetsuenetan, berriz, asteleheneko 00:00ak arte luzatu dute abisua.
Egunsentia Oñatin
Egunsentia Oñatin. Argazkia: Gurutze Azcarate

Erregeen desfileek ez ezik, hego-haizeak ere lekua hartuko du gurean igande honetan; bereziki, mendebaldean eta mendi inguruetan nabarituko dira haize-ufadak. Halere, Bizkaian eta Gipuzkoan, haizeak gogor jotzen ez duen tokietan, abisu horia ezarriko dute 00:00etatik 12:00etara, eta Bizkaian, toki haizetsuenetan, asteleheneko 00:00ak arte egongo da indarrean abisua, orduko 100 kilometrorainoko haize-boladak izango baitira.

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan, euria egiteko arriskurik gabe, eta egunaren bigarren partean zaparrada txikiren bat bota dezake. Tenperatura maximoak ez dira gehiegi aldatuko, baina litekeena da koska bat gora egitea. Horrela, 18 gradu inguru izango dira kostaldean, eta 12tik gertu barnealdean.

Astelehenerako, Errege egunerako, aldaketa dator. Goizaldean eta lehen orduetan, hego-mendebaldeko haize bortitza izango da oraindik; orduan neurtuko dira eguneko tenperatura altuenak. Egunak aurrera egin ahala, ordea, hoztera egingo du giroak, mendebalde ipar-ekialdeko haizea sartuko baita eta tenperaturek behera egingo baitute nabarmen. Zeruak, bestalde, lainotu egingo dira, eta erruz botako du euria, batez ere isurialde atlantikoan. Tenperatura hotzenak egunaren amaieran izango dira. Baliteke Araban eta Nafarroan, zein mendi inguruetan, izotza egitea. Elur-kota 1.800 metrotik 1.200era jaitsiko da.

Asteartean, fronte epel batek zeharkatuko du Euskal Herria, goizean goiz izotza eta lanbroa nagusituko badira ere. Hego-haizea ez da arratsaldera arte helduko. Euria ere egin lezake.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X