Hotz boladarekin ekin diogu asteari, leku askotan termometroak zeropetik daudela
Hotzetik abiatu dugu astea, eta hurrengo egunetan behintzat, hala jarraituko du aroak. Tenperaturek apenas gaindituko dituzte 5-8 ºC-ak, eta minimoak, kasu askotan, zeropetik izango dira. Gaurko goizean ere halatsu ibili gara: -6 ºC-ra jaitsi da termometroa.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, asteazkenera arte izango dira izotza eta tenperatura baxuak gurean. Izan ere, kontinente gainean kokatu den antizikloiak borraskak geldiaraziko ditu, eta giro egonkorra ekarriko du, baina baita hotza ere.
Hozmina izan da astelehen goiza, eta gaua ere horrelakoa espero da. Gainera, arratsaldean ipar-haize fina ibiliko da eta hotz sentsazioa areagotuko du; Ebro ibarrean ziertzoak traba egingo du, bolada gogorrekin ibiliko baita. Lehen eta azken orduetan behe-hodeiak agertuko dira, batez ere ipar partean, eta erdialdeko orduetan gutxitu egingo dira.
Euskalmetek estazio meteorologikoetan bildutako datuen arabera, sareko minimoa Gaubean (Araba) erregistratu dute, Tobillaseko estazioan: - 6,3 ºC.
Lurralde berean, Agurainen -6,2 ºC izan dituzte, eta Herrera mendatean, -6,1 ºC. Lau gradu zeropetik izan dira, bestalde, Itura (-4,7 ºC), Iruña Okan eta Zuiako Sarria estazioan (-4,6 ºC), Roitegin (-4,5 ºC) eta Eginon (Asparrena), -4,3 gradurekin. Gasteizen, Abetxuku estazioan, zeroz azpitik ia gradu bat izan dute (-0,9 ºC).
Bizkaian ere izotza egin du, eta tenperatura hotzena Urduñan erregistratu dute: -3,4 gradu. Cerrojan (Karrantza) -3,2 ºC izan dituzte; Oizen (Munitibar), -3,3 ºC; Urkiola (Abadiño), -1,9 ºC; eta Otxandion eta Balmaseda, -1,8 gradu.
Gipuzkoan "epelagoa" izan da goiza, baina zenbait lekutan zeropeko tenperaturak eduki dituzte. Horixe gertatu da, hain justu, Añarben (-2,9 ºC), Berastegin (- 2,7 ºC), Bidanian (-2,6 ºC) eta Lezon (-1,9 ºC) kasua. Kostaldean ere 0 gradutik behera egon da termometroa, eta Miramongo estazioan (Donostia), a los -1,6 ºC-ra jaitsi da.
Astearterako ez da aldaketarik espero. Giro eguzkitsua eta hotza izango ditugu lagun. Goizean lainoa sor daiteke eta behe-hodeiak ere agertuko dira ipar isurialdean. Hala ere, hodei horiek desagertuz joango dira eta oskarbi geratuko da. Lehen eta azken orduetan hotz handia egingo du, eta berriz ere zeropeko balioak izango dira barnealdean. Iparraldeko haizeak indarra galduko du eta tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira. Edozein kasutan, ez dute 10 ºC-tik gora egingo. Iragarpena kontuan hartuta, gauerditik 10:00ak arte abisu horian izango da EAEko barnealdea.
Asteazkenean ere giro bertsua espero da. Giro argia izango da, zeruan behe-hodei batzuk egongo badira ere (ugariagoak ipar partean). Tenperaturak berdintsu jarraituko du, eta barnealdean izotza egingo du berriro.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen sare bat desegin dute: lau atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga garraiatzeko arduraduna 76 urteko gaizkile beterano bat zen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.