Gipuzkoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat epaituko dute emazteari eta seme-alabei tratu txarrak eman eta emakumeari sexu erasoa egiteagatik

Fiskaltzak delitu hauek egotzi dizkio gizonezkoari: Sexu abusu delitu jarraitua, tratu txar jarraituen lau delitu eta mehatxu arinen delitu jarraitu bat.

Gizon bat auzipetuko dute, emazteari eta haren bi seme-alabei azken urteetan ustez sexu-abusuak egiteagatik eta tratu txarrak emateagatik. Fiskaltzak 13 urteko espetxe zigorra eskatu du.

Gipuzkoako Auzitegiak gizon bat epaituko du hilabete honetan, 2017tik 2019ra bitartean emazteari eta haren bi seme-alabei tratu txarrak ematea eta emakumeari sexu-erasoak egitea leporatuta.

Fiskaltzaren akusazio-idazkiaren arabera, elkarrekin bizi izan ziren azken urteetan, gizonak indarkeria fisikoa, psikologikoa eta sexuala eragin omen zien etengabe, eta, horren ondorioz, dibortziatu egin ziren 2021ean.

Ministerio Publikoak zehaztu duenez, gizonak mehatxuak eta larderiak erabiltzen zituen, emazteari hainbat eskopeta zituela gogoraraziz, eta, horrez gain, behin eta berriz sexu erasoak egiten zizkion, bereziki gauean, lo zegoela aprobetxatuz. Familia bizitza ere baldintzatzen zuen sexu harremanetara, eta sexurik ez bazegoen, ohartarazten zuen ez zituela familia jarduerak batera egingo.

Seme-alabei dagokienez, auzipetuak, ustez, indarkeriaz erantzuten zuen aginduak betetzen ez zituztenean, erratz batekin edo zuhaitz adar batekin jotzera ere iritsi zen, eta etxebizitzaren kanpoaldean baldintza desegokietan egotera behartu zituen.

Fiskaltzak delitu hauek egotzi dizkio gizonezkoari: Sexu abusu delitu jarraitua, tratu txar jarraituen lau delitu eta mehatxu arinen delitu jarraitu bat. Hori dela eta, 13 urteko espetxe-zigorra eskatu du, beste zigor osagarri batzuez gain.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X