GARRAIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mugi birtuala Gipuzkoako taxietan ordaintzeko bide gisa jar daitekeen aztertuko dute

Gipuzkoako Mugikortasun Departamentuak Agitax eta GipuzkoaTaxi gonbidatu ditu Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin batera lan egitera, garraioko txartel birtuala martxan jarri eta taxiak Mugi sisteman sar daitezen.
Taxiak Donostian. Irudia: EITB
Taxiak Donostian. Irudia: EITB

Gipuzkoako Mugikortasun Departamentuak eta taxien sektoreak lantalde bat sortuko dute ematen den zerbitzuaren jarraipena egiteko, eta Mugi birtuala taxietan ordaintzeko bitarteko gisa jar daitekeen aztertuko dute.

Mugikortasun diputatua, Azahara Dominguez, Agitax eta GipuzkoaTaxi elkarteen ordezkariekin bildu da gaur, Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremua baimentzeko azken asteetan hartutako neurriak aztertzeko eta lankidetzan aritzeko, foru erakundeak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Dominguezek Agitax eta GipuzkoaTaxi gonbidatu ditu Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin lan egitera, garraioko txartel birtuala martxan jarri eta taxiak Mugi sisteman sar daitezen.

Horretarako, eta zerbitzua hobetzeko lankidetzarekin jarraitzeko, Aldundiko eta taxien sektoreko ordezkarien arteko lantalde bat sortuko da.

"Taxiaren sektoreari eskua luzatzen diogu guztion artean gero eta zerbitzu hobea eta herritarren benetako beharretara nahiz teknologia berrietara egokitzeko", adierazi du Dominguezek.

Goyo Alias GipuzkoaTaxiren ordezkariak "taxiaren zerbitzu publikoan erakutsitako konfiantza eta Mugikortasun Departamentuaren lankidetza" eskertu ditu, eta bi aldeak "Gipuzkoak Mugi sistemarekin dituen ordainbideak modernizatzeko eta horietara egokitzeko" lan egingo dutela azpimarratu du.

Bestalde, Agitaxen presidentea, Emilio Fernandez, sektoreko elkarte adierazgarrienak eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua barne hartuko dituen lantalde tekniko bat sortzearen alde agertu da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X