EHU
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUko errektore berri Joxerra Bengoetxeak gaur egingo du karguaren zina

Ajuria Enean hartuko du kargua. Ekitaldian, Imanol Pradales lehendakariak irakurriko du errektore berriaren izendapen dekretua. Ondoren, Joxerra Bengoetxeak karguaren zina egingo du.
Joxerra Bengoetxea
Joxerra Bengoetxea. Argazkia: EFE

EHUko errektore berriak, Joxerra Bengoetxeak, gaur hartuko du kargua, Ajuria Enea Jauregian (Gasteiz) egingo duten ekitaldian. 

Zuzenbide Filosofian katedraduna da Bengoetxea Caballero, eta 2024ko azaroaren 26ko hauteskundeetan hautatu zuten EHUko errektore.

Imanol Pradales lehendakariak irakurriko du errektore berriaren izendapen dekretua gaurko ekitaldian. Ondoren, Bengoetxeak karguaren zina egingo du.

Bien hitzak entzun ostean, argazkia egingo diete lehendakariari, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasi eta errektoreari, jauregiko sarreran.

Bestalde, ekitaldian izango dira Eusko Legebiltzarraren presidente Bakartxo Tejeria, EHUko errektore kargua uzten duen Eva Ferreira, Deustuko Unibertsitateko errektore Juan Jose Etxeberria, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa, Euniezeko errektore Eva Eguiguren eta EHUko Gizarte Kontseiluko presidente Joseba Agustin Eizaguirre.

Hauteskundeetako emaitzak

Bengoetxeak bozen % 63,6 lortu zituen azaroko hauteskundeetan; Eva Ferreirak, berriz, botoen % 36,3 eskuratu zituen. 

Parte-hartzeak gora egin zuen unibertsitateko sektore guztietan, eta hautestontzietara deitutako 50.590 pertsonatik 11.081ek eman zuten botoa; horietatik 2.870ek, Ferreirari eta 7.599k, Bengoetxeari. 530 boto zuri eta 82 baliogabe izan ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldiko genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeriako egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra nabarmendu dute adituek, Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X