Alerta laranja ezarri dute ostegunerako 6 metrorainoko olatuengatik, eta abisu horia, haizea eta euriagatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du ostegunerako, nabigazio arriskuagatik, 06:00-15:00 bitartean. Eguraldi iragarpenaren arabera, 5-6 metroko olatuak altxa daitezke. Ordu horretan, alerta laranja abisu horia izatera igaroko da.
Gainera, itsasaldeko arriskuagatik abisu horia indarrean egongo da, 04:00etatik 06:00etara eta 17:00etatik 18:00etara, itsasgorarekin bat eginez. Eguneko lehen itsasgora 05:05ean izango da, eta, bigarrena, 17:29an.
Halaber, 15:00ak arte abisu horia egongo da indarrean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako toki haizetsuetan 100 km/h-tik gorako haize boladak neurtu daitezkeelako.
Horrez gain, euriagatiko abisu horia ezarriko da egun osorako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitan metro koadroko 60 litro pilatu daitezkeelako. Zaparradak iraunkorrak, ugariak eta zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke, eta txingorra egin dezake.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, negu giroa nagusituko da ostegunean. Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, bereziki egunaren lehen zatian eta zerua lainotuta egongo da, tarteka urdinguneak zabalduko badira ere. Egunaren bigarren zatian fronte bat iritsiko da eta euri apur bat egingo du. Elurraren maila 1.200-1.400 metrora egongo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Altsasuko alkateak salatu du pertsona talde bat udal eraikin batean indarrez sartzen saiatu zela
Gertakariak urtarrilaren 1eko goizaldean jazo ziren. Udaltzaingoak erasoa saihestu zuen, baina agenteak "larderia eta irain larrien" biktima izan ziren, alkatearen arabera.
Gaueko guardiako zerbitzua eskaintzen duen bigarren farmazia ireki dute Gasteizen
Eusko Jaurlaritzak hartu du erabakia, Gasteizko iazko errolda kontuan hartuta; izan ere, 250.000 biztanleko kopurua gainditu du hiriak. Larrialdiren bat izanez gero, beraz, aurrerantzean errazagoa izango da botikak eskuratzea.
Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?
Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.
225 eskaera baino gehiago jaso dituzte lehen egunean, guraso bakarreko familien ziurtagiri ofiziala lortzeko
Guraso bakarreko 21.000 familia inguru bizi dira Euskadin, horietatik % 80 emakumeak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bat jotzea leporatuta
Agenteek ostegun goizean jaso zuten abisua. Etxean emakumea aurkitu zuten, kolpatu izanaren zantzuekin, eta 48 urteko gizona, eskuak odoletan zituela. Atxilotu egin zuten, lesio-delitu bat egotzita.
Burguera anaiak Legazpiko elizako mantentze-lanez arduratzen dira eta herriko ondare historikoa babesten dute
Paco, Ricardo eta Juan Mari, Legazpiko parrokiaren mantentze-lanetaz arduratzen dira, borondatez. Duela 7 urte hasi ziren jarduera honekin eta ez dute erlijioagatik egiten, herriaren ondarea babesteko eta berreskuratzeko baizik. Egindako lanen artean kuttunena, organoaren funtzionamendua agerian uzten duen erakusleihoa.
Ikerketek genero-indarkeriako testuinguru batean kokatzen dute Fuenmayorgo parrizidioa
Familiako genero-indarkaria gertakari batean, 19 urteko gazte batek ustez bere aita hil zuen arma zuri batekin, abenduaren 31ko arratsaldean. Alarguna VioGén sisteman (Genero Indarkeria Kasuen Jarraipen Integralerako Sistema) agertu zen 2012an.
Magia, karrozak eta gozokiak: honelakoak izango dira Errege Magoen kabalgatak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean
Meltxor, Gaspar eta Baltasar (ia) prest daude kale nagusiak zeharkatzeko, berariaz prestatutako argi eta kolore ikuskizunekin lagunduta ibilbide osoan zehar.
Bi atxilotu Andoainen lapurtzera sartu ziren etxe bateko jabea itotzen saiatzeagatik
Bi biktimak esnatu egin ziren etxeko atea behin eta berriz jotzen ari zirela ikustean, eta atea irekitzean, beltzez jantzitako ezezagun bat gainera etorri zitzaien.
Gasteizko Udalak 8 orduko TAO tarifa berria ezarriko du gaurtik aurrera
Tiket berria 2. Eremuari aplikatuko zaio, eta zortzi euroan 10:00etatik 20:00etara aparkatzeko aukera emango du, ohiko etenaldiarekin, arratsaldeko ordu bietatik lauetara (TAOrik gabeko tartea).