World Marathon Challenge
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estefania Unzu 'Verdeliss'ek egin du balentria: 7 maratoi korritu ditu 7 egunetan eta munduko marka hautsi du

Nafarroako eduki-sortzailea World Marathon Challengeko txapelduna da, 7 egunetan egindako 7 maratoietatik 6 irabazita.
Unzu, garaipena ematen dio banda eskuetan duela.
Unzu, garaipena ematen dio banda eskuetan duela. EFE

Estefania Unzu 'Verdeliss' 39 urteko eduki-sortzaile nafarrak World Marathon Challengea irabazi du. Zazpi maratoi egin ditu, zazpi egunetan, zazpi kontinenteetan. Azken maratoia Miamin egin du, eta bigarren izan da.

Miamiko lasterketa bigarren amaituta, antolatzaileek jakinarazi dute Verdelissek marka historikoa ezarri duela, emakume batek inoiz ez baititu gainditu zazpi maratoi horren epe laburrean.

"Ezin dut sinetsi", adierazi du Verdelissek zazpigarren maratoia bukatuta. Nafarrak ezin izan Miamin garaipena bereganatu, baina beste sei maratoiak irabazi dituenez, World Marathon Challengeko txapelduna da.

"Gaurkoa gogorra izan da, eta nire garaipenik handiena proba honi aurre egin izana da. Ezin izan diot gonbitoari eutsi, ez zen hanka edo buru kontua, (...) adore kontua zen. Nire familiagatik eta nire alde dagoen jende guztiarengatik egin dut; mugak guk jartzen ditugula erakutsi nahi nuen", esan du Estefania Unzuk azken lasterketaren ostean.

Verdeliss sailkapenean buru iritsi zen azken probara, aurreko sei lasterketak irabazita. 100 kilometroko Espainiako txapelduna da, eta urtebetean 12 maratoi egitea lortu zuen 2024ko martxoan, Tokion, hileko maratoi bat korrituta.

2024ko erronka beteta, aurten World Marathon Challenge enpresak eskaini zion abenturan murgildu zen. Enpresa horrek 2015etik antolatzen du World Marathon Challenge deritzona. Izen-emateak 45.000 euro inguru balio du, hiri bakoitzetik egiten diren hegaldiak eta laguntza logistikoa barne.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X