Benalmadenan eraildako emakumeak urruntze agindua eskatu zuen baina epaitegiak ukatu egin zion
Bikotekide matxistak Benalmadenan (Malaga) eraildako emakumeak gizona salatu zuen indarkeria matxistagatik eta urruntze agindua ezartzeko eskatu zion epaileari. Auzia aztertu zuen epaitegiak, baina, neurria ukatu zuen, kasuak "arrisku ertaina" zuela ebatzita.
Andaluziako Auzitegi Nagusiak gaur jakinarazi duenez, emakumeak urtarrilaren 21ean salatu zuen bikotekidea. Mehatxuak eta irainak leporatuta aurkeztu zuen salaketa Malagako emakumearen 3. epaitegian. 11 urteko harremanean lehen aldiz salatu zuen bikotekidea. Auzia epaiketa azkar batean ebatzi zuten.
Epaileak orduan argudiatu zuenez, "kasuak ez zuen Prozedura Kriminalaren Legeak kasu hauetarako ezarrita dituen baldintzak betetzen, eta emakumeak arrisku ertaina" zuela ondorioztatu zuen.
48 urteko biktima VioGen sisteman erregistratuta geratu zen, baina babes neurririk gabe.
Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioak erailketa hilketa matxista dela berretsi du. Benalmadenako Udalak, bestalde, egun bateko dolua ezarri du.
_______________________
_______________________
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak