Albiste izango dira: Catherine Zeta-Jonesen filma Bizkaian, akordioa haur eskoletan eta emakumeak zientzian
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Catherine Zeta-Jonesen telesail berria, Bizkaian: Amazon konpainiak Bizkaian filmatuko du bere hurrengo telesaila, Catherine Zeta-Jones aktorearekin, martxotik aurrera. Lantaldeko kideek asteak daramatzate Bizkaian, lokalizazioak bilatzen. Orain arte, Bilbon, Galean eta Algortako Portu Zaharrean izan dira, besteak beste. Telesaila Amazon Prime Video streaming zerbitzuan estreinatuko da, eta Damon Thomas ("Penny Dreadful", "Killing Eve"...) izango du zuzendari. Hain zuzen ere, filmazioa martxoan hasiko da, eta sei hilabete iraungo du, abuztura arte.
- Akordioa Haurreskolak Partzuergoan: Haurreskolak Partzuergoak eta LAB sindikatuak (gehiengoa du Haurreskolen Partzuergoan) akordioa lortu dute lan-hitzarmena berritzeko, 16 urteren ostean. LABek eta Steilasek otsailaren 12rako eta 13rako deitutako grebak bertan behera utzi dituzte dagoeneko. ELAk gaur goizean (11:00etan) prentsaurrekoa eskainiko du akordioaren inguruko bere balorazioa egiteko.
- Emakumeak eta zientzia: Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira, EITBk erreportaje berezi bat argitaratu du. Zibersegurtasunaren arloan, emakumeen presentzia, pixkanaka-pixkanaka, handitzen ari da. Askotarikoa da zibersegurtasunean lan egiten duten ikerlarien lana, eta emakume gutxi aritzen dira oraindik sektorean. Begoña Mendizabal eta Jone Zubizarreta dira horietako bi.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.