DROGA-TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4 urteko kartzela zigorra eskatu dute Errenterian hankartean kokaina ezkutatuta zeramatzan atxilotuarentzat

Fiskaltzaren testuaren arabera, auzipetuak droga hirugarrenei saltzeko edo helarazteko erabiliko zuen, eta, hala, legez kanpoko etekina lortzeko. 5.083 euroko balioa zuen atzemandako drogak.

Fiskaltzak lau urteko kartzela zigorra eskatu du hilabete honetan Gipuzkoako Auzitegian epaituko duten gizon batentzat, 2024ko urtarrilaren 17an Errenterian hankartean ia 50 gramo kokaina ezkutatuta zeramatzan atxilotuarentzat.

Ministerio Publikoaren behin-behineko akusazio idatziak jasotzen duenez, gertakariak 11:15 aldera jazo ziren, San Marko kalean, auzipetuaren autoa Ertzaintzaren patruila batek atzeman zuen tokian.

Agenteek orduan jakin zutenez, gizonak 49,26 gramo kokaina zituen ezkutatuta hankartean, bilgarri batean gordeta.

Fiskaltzaren testuaren arabera, auzipetuak droga hori hirugarrenei saltzeko edo helarzteko zeukan gordeta, eta, hala, legez kanpoko etekina lortzeko. Drogak 5.083 euroko baioa zuen. Gizonak, gainera, 70 euro zeramatzan, eta ustez kokaina trafikotik zetorren diru hori.

Ministerio Publikoaren ustez, gertaera horiek osasun publikoaren aurkako delitua dira, osasunari kalte larria eragiten dioten substantzien trafikoa baita, eta, horregatik, lau urteko kartzela-zigorraz gain, 12.000 euroko isuna ordain dezan eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X