Ehiza legea aldatzeko proposatu dute EAJk eta PSE-EEk, ehiztariaren "laguntzailearen" figura sortzeko
EAJk eta PSE-EEk ehiza legea aldatzeko lege proposamena erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean, besteak beste, ehiztari "laguntzailearen" figura sortzeko.
Ehiza legea onartu eta 14 urtera lege testua aldatu nahi dute, belaunaldiarteko erreleboa errazteko, "zaletasuna suspertzeko eta ehiztarien kolektiboak egindako aldarrikapenei erantzuteko.
Ehizan ari denaren laguntzaileak ez du lizentziarik eta armarik izango, jeltzaleek eta sozialistek elkarrekin zabaldu duten oharraren arabera. Halaber, adin txikikoa ere izan daiteke.
Aldaketa "ahalik eta azkarren" izapidetzea eta onartzea espero dute, lege proposamena irakurketa bakarrarekin eztabaidatzea eskatu baitute.
Zehazki, ehiza legearen artikulu bat aldatuko da, laguntzailearen figura definitzeko eta arautzeko.
Lizentziak behera, intzidentziak gora
Euskal Autonomia Erkidegoan ehizarekin lotutako 300 elkarte baino gehiago daude, baina urtez urte ehizarako emandako lizentzien kopurua jaisten ari da. 2011n, ehiza legea onartu zen urtean, 40.138 lizentzia zeuden, eta, 2022an, berriz, 31.383.
Azken 10 urteetan ehizarako lizentziak % 22 murriztu diren arren, animaliekin lotutako intzidentziak 6.150etik 16.006 izatera igaro dira Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak emandako informazioaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak