12 urte eta erdiko zigorra berretsi diote gizon bati, bikotekidearen bilobari sexu-erasoa egiteagatik
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi du 12 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarriko diola gizon bati, bikotekidearen 8 urteko bilobari sexu-erasoa egiteagatik. Arabako Lurralde Auzitegiak aurretik emandako epaia da orain berretsitakoa.
Sententziaren arabera, gizonak sexu-erasoa egin zion adin txikiko neskari Gasteizko garaje batean aparkatuta zegoen ibilgailu baten barruan. Sexu-abusu delituagatik zigortu zuen Arabako Auzitegiak.
Akusatuak errekurritu egin zuen epaia. Argudiatu zuen adin txikikoaren lekukotzan bakarrik oinarritu zela epailea eta ez dagoela froga objektiborik akusazioari eusteko. Haurraren kontakizuna ez zela sinesgarria ere esan zuen.
Helegitea aztertu ondoren, Auzitegi Nagusiak ebatzi du biktimaren lekukotza egiazkoa zela baieztatzeko frogarik egon badgoela eta, beraz, Arabako Auzitegiaren sententzia "zentzuzkoa" dela.
Erasoa izan eta urte batzuetara jarri zuen salaketa neskak. Epailearen aurreko bere deklarazioa "koherentea, sinesgarria eta zentzuzkoa" izan zela berretsi du epaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak