Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Complutense Unibertsitateak ikerketa ireki dio Monederori sexu-jazarpen salaketa batengatik

Podemosek gaur jakinarazi du Monedero koaliziotik baztertu zutela 2023an, haren kontrako bi emakumeren testigantzak jaso zituelako. Monederok esan du "jazarpen" baten biktima dela, baina aitortu du oraindik "asko" duela "ikasteko" feminismoaz eta "harremanetan agertu beharreko enpatiaz".
Monedero, 2019ko argazki batean.
Monedero, 2019ko argazki batean. EITB Media

Madrilgo Complutense Unibertsitateak Juan Carlos Monedero Podemoseko sortzaileetako bati eta Zientzia Politikoen Fakultateko irakasleari ikerketa ireki dio, sexu-jazarpen salaketa bat jaso ondoren, Europa Pressek baieztatu ahal izan duenez.

Albiste-agentzia honek kontsultatutako iturriek zehaztu dute Monederori dagokion informazio espedientea zabaldu diote, baina ez dute xehetasun gehiagorik eman, konfidentziala den prozesu bat baita.

Hain zuzen ere, gaur Podemosek jakitera eman du Monedero koaliziotik baztertu zutela 2023ko irailean, sexu indarkeria egotzita haren kontrako bi emakumeren testigantzak jaso zituelako.

Koalizio morearen arabera, garai hartan Podemosen Feminismoen Idazkaritzak emakume baten mezu elektronikoa jaso zuen. Zioenez, Monederok erasoa izan zitekeena egin zion, eta barne ikerketa eskatu zion alderdiari.

Salaketa Berme Batzordera helarazi zuten orduan, eta horrek testigantza zehatzagoa emateko bide "konfidentzial eta segurua" opatu zion emakumeari. Horrek, baina, ez omen zuen erantzun.

Sasoi berean, alderdiko zuzendaritzako hainbat kidek beste emakume baten lekukotzaren berri izan zuten. Horrek ere sexu indarkeria salatu zuen eta alderdiko ekitaldietatik baztertzeko eskatu.

Bi salaketak mahai gainean, Podemosek adierazi du "lehen unetik" jardun zuela, eta Monedero alderdiko ekintzetara deitzeari utzi ziola. Aurrez, 2015ean, zuzendaritzako kide izateari utzi zion politikaria, eta 2023ko maiatzean, alderdiko Errepublika eta Demokrazia institutuko presidentetzari uko egin zion.

Monedero: "Jazarpena da"

Telegram sare sozialean duen profilean eskegitako mezu batean, politologo eta Podemosen sortzaileak errugabea dela aldarrikatu du eta "jazarpenaren" biktima dela salatu.

"Julian Assangeren garaitik dakigu akusazio batzuk oso eraginkorrak direla. Errugabetasun presuntzioa desagertzen da, eta akusatuari dagokio erruduna ez dela frogatzea. Jazarpenaren parte da hori, ez jokabide zuzen batena", nabarmendu du.

Monederoren esanetan, "kasualitatea da gero (Podemosen aurkako) epaiketa zital guztiak amaitu diren honetan, berriro gure kontra hastea. Podemos inkestetan gora egiten ari denean gertatzen ari da guztia: ez dakit zerikusirik ote duen, baina hala uste dut. Ez zait onargarria iruditzen".

Nabarmendu duenez, "Bakarrik bai da bai" kontzeptuaren defendatzailea da, kontsentimenduarena, eta harremanetan muga "oso argiak" ezartzearen aldekoa. "Oraindik ere asko dut ikasteko" feminismoaz eta "harremanetan agertu beharreko enpatiaz".

Azkenik, azpimarratu duenez, "zorionez, delituak Legeak ezartzen ditu" eta "edozein harreman ezin daiteke susmopean jarri, eta edozein jarrera ez da delitu".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X