Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martuteneko kartzela 2026rako eraitsi nahi dute erakundeek 400 etxebizitza berri eraikitzeko

Txomin-Enea auzoko proiektuaren bigarren fasean botako dute behera espetxea. Espainiako Gobernuak ere hartuko du parte etxebizitza horiek eraikitzeko prozesuan.
Martutene
Martutene

Espainiako Etxebizitza Ministerioko eta Eusko Jaurlaritzako eta Donostiako Udaleko arduradunek bilera egingo dute martxoan, Martuteneko kartzela 2026rako eraistea ekarriko duten lanak antolatzeko. Horrela, "azkartu" egingo dituzte 400 etxebizitza berri —gehienak babes ofizialekoak eta alokairukoak— eraikitzeko lanak.

Ohar batean egin du iragarpena Etxebizitza Sailak. Horren bidez, gogora ekarri du Txomin-Enea auzoko proiektuaren bigarren fasean botako dutela behera espetxea, eta Espainiako Gobernuak ere hartuko duela parte etxebizitza horiek eraikitzeko prozesuan.

Ostegunean batzartu ziren Madrilen Denis Itxaso Etxebizitza sailburua eta Leire Iglesias SEPESeko zuzendaria. Hitzordu hartan adostu zuten martxoan erakundeen arteko bilera egitea, "proiektuarekin zerikusia duten alde guztiak" mahaiaren bueltan eserita.

Itxasoren Sailak, SEPESek eta Donostiako Udalak, hortaz, proiektua garatzen lagundu beharko dute, urtarrilean adostutako akordioari jarraikiz. Orduan hitzartu zuten Udalak lursailen % 65 doan ematea.

Lursailen gainerako % 35ean Martuteneko espetxea dago. Barne Ministerioa duela hiru urtetik Zubietan egiten ari den kartzela irekitzen dutenean egongo dira lur horiek etxebizitzak eraikitzeko erabilgarri.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X