Astelehenetik hiru hilabetez moztuko du ETSk Lutxana eta Sondika arteko tren zerbitzua, trenbideak berritzeko
Euskal Trenbide Sareak 12 astez etengo du Lutxana eta Sondika arteko trenbideko zirkulazioa datorren astelehenetik, hilaren 24tik, aurrera, trenbideak berritzeko lanei ekiteko. Epe horretan, ordezko autobus zerbitzua izango da, orduero.
Proiektuaren xede den tartea Metro Bilbaoren 1. linearekin lotzen den Lutxanako (Erandio) eta metroaren 3. linearekin lotzen den Sondikako geltokien artekoa da.
4,5 kilometro inguruko ibilbidean, burualdeetan aipatutako terminalez gain, ia ibilbidearen erdian dagoen Zangroizko geralekua ere sartzen da.
Funtsean, balastoa (trabesei eusten dieten harriak) aldatu, trabesak ordeztu eta trenbideak berriztatuko dituzte.
Mozketaren egunetik aurrera, obrek irauten duten bitartean, geltoki hauek izango dituen ordezko autobus zerbitzua ezarriko da:
Lutxana: Playabarriko autobus geralekua– Lutxana Bidea.
Zangroiz: Sondikako noranzkoa: Geralekuaren ondoan. Lutxanako noranzkoa: Biribilguneko autobus geralekua.
Sondika: Mitxine bidea (geltokiaren ondoan).
Zure interesekoa izan daiteke
125 urte, Orion balearen kantua azkenengoz entzun zenetik
125 urte igaro dira euskal balearen azken alea harrapatu zenetik, Orion. Gaur egun, baleen arrantzaren azken pasarte hura mugarri sinboliko bihurtu da herriarentzat. Xabier Alberdi Itsas Museoaren zuzendari zientifikoak egun hartan gertatutakoa azaldu du, eta Euskal Herrian balea arrantzuak izan zuen garrantzi historikoa azpimarratu du.
Ratioak jaistea eskatzen duen herri-ekimen legegilea iragarri dute Nafarroako eskola publikoaren aldeko plataformek
Nafarroako eskola publikoaren aldeko plataformen iritzian, ikasgeletan haur kopurua txikitzea ezinbestekoa da arreta hobetzeko, eskola porrota murrizteko eta aniztasunari arreta hobea ziurtatzeko. Hori dela eta, herri-ekimen legegilea aurkeztu nahi dute Nafarroako Foru Parlamentuan, ratioak jaisteko eskatuz. Hezkuntza komunitate osoari lankidetzarako deia egin diote. Hasteko, 7.000 sinadura behar dituzte ekimena ganberara eraman ahal izateko.
EAEk hamar aldiz handitu du gaitasun handiko ikasleen detekzioa azken bost urteotan
2019an 747 ikasle zeuden identifikatuta eta gaur egun 7.327 dira; igoera nabarmen hori eskola publiko zein itunpekoetan ezarritako detekzio goiztiarrerako ereduari esker lortu da.
Nelson David Morenok ukatu egin du Bilbon 73 urteko gizon bat hil izana
Asteazken honetan hasi da Bilbon 2021eko urriaren 5ean zendu zen gizon baten heriotza argitzeko epaiketa. Akusatua 37ko kartzela-zigorra betetzen ari da dagoeneko, beste krimen batzuengatik. Bost gizonen hilketekin lotu dute, baina, ikertzaileen aburuz, 7 krimenen ardura izan dezake.
Maialen Mazonen ustezko hiltzaileak “barkamena” eskatu du epaiketako azken unean
Arabako Lurralde Auzitegian egin duten epaiketa epai zain gelditu da asteazken honetan, aldeek euren ondorioak aurkeztu ondoren. Fiskaltzak eta akusazioek 45 urteko zigorrak eskatzen dituzte, hilketagatik, bi abortu deliturengatik eta adin txikiko bat abandonatzeagatik, akusatuak “nahita” hil zuela emakumea eta egoeraz “jakitun” zegoela uste dutelako. Defentsak absoluzioa eskatu du, hilketaren unean, “errealitatetik erabat deskonektatuta” zegoela argudiatuta.
Medikuen grebari amaiera emateko eskatu dio Alberto Martinezek Osasun Ministerioari
Estatutu markoari buruzko akordiorik ezean, datorren astelehenean laugarren greba astea hasiko dute medikuek. Alberto Martinez Osasun sailburuak azpimarratu duenez, Osakidetza ahaleginak egiten ari da arazoa bideratzeko, baina gatazkari amaiera emateko giltza Osasun Ministerioak dauka.
Altza eta Galtzaraborda arteko Topo zatia uztailaren 18an jarriko da martxan
Zati hori zabaltzeak, batetik, Altzako geltokian trenak nahitaez errebotatzea saihestuko du, eta bestetik, Pasai Antxoko lurpeko geltoki berria estreinatzea ekarriko du, terminal zaharra desegin eta biaduktua, eraikin artean sartuta dagoen trenbide-hesia, kenduta.
Nafarroako Ospitaleko jazarpen kasu batean "delitu zantzuak" ikusita, Fiskaltzara bidali du salaketa Osasun Departamentuak
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzuburu baten aurka jazarpenagatiko salaketa jarri zen, modu anonimoan, joan den abenduan. Sare sozial bateko kontuan argitaratu zen gero, eta horren berri zabaldu zen. Bertan, Nafarroako ospitale publiko horretako emakumezko mediku batek salatu zuen zerbitzuburu horren hizkerak eta jokabideak "emakumeak gutxiesten, umiliatzen eta gauzatzat jotzen" zituela, eta zuzendaritzari "ezer ez egitea" leporatzen zion, "jakitun egon arren".
Osakidetzak ia 60.000 euroko soldata eskaini die barneko mediku egoiliarrei
Bigarren urtez jarraian Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programa abiatu du Osakidetzak, azken urteko egoiliarrak bertan geratzeko eta talentua erakartzeko asmoz. Hortaz, lehen edizioan baino 2.500 euro gehiago irabaziko dute erresidentzia amaitu eta Osakidetzan lan egiten duten medikuek.
Abian da Nelson David Moreno Bolañosen aurkako beste epaiketa bat: 73 urteko gizon bat hiltzea egozten zaio, app baten bidez zita bat izan ondoren
Akusatuari 37 urteko kondena ezarri zaio, beste hiru epaiketatan; gutxienez bost gizonezko homosexualen heriotzarekin lotu dute ikertzaileek, baina zazpi ere izan litezke.