Lekuko batek ziurtatu du surfeko begiralea adingabe bati ukituak egiten ikusi zuela
Gizonezko batek ostiral honetan ziurtatu duenez, hamaika ikasleri sexu-erasoa egiteagatik akusatutako surf monitorea 2019ko irailean Irungo kale batean adingabe bati ipurmasailetan ukituak egiten ikusi zuen, gertuko museo bateko leihotik.
Gizon horrek segurtasun osoz identifikatu du akusatua, bera ere surflaria baita, eta argi eta garbi kokatu du gertakari hori 2019ko iraileko lehen asteko ostegunean. Egun horretan, aipatu museora joan zen, eta bertatik ikusi zuen kalean erruztatuaren furgoneta.
Gogoratu du ibilgailuaren aurrealdean adingabe talde bat zegoela mugikorrekin, eta furgonetaren atzealdean, atea gorantz igota zela, begiralea ikusi zuela eskuak nerabe baten praken azpitik sartuta, ipurmasailei eusten, eta adingabea burumakur.
Egoera horrek minutu batzuk iraun zuela esan du, horrek atentzioa eman ziola, eta etxera itzultzean emaztearekin hitz egin zuela horretaz. Une hartan, ordea, esan duenez, ez zuen ezer esan, argazkirik ez zuelako, eta bata bestearen kontrako akusazio gisa geldituko zela uste zuelako. "Agian orain beste zerbait egingo nukeen", adierazi du.
290 urteko espetxealdia
Testigantza hori izan da astelehenetik Gipuzkoako Auzitegian Hondarribiko surf monitore horren aurka egiten ari diren epaiketaren bosgarren eguneko nabarmenena. Fiskaltzak 85 urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzipetuarentzat, 2011 eta 2021 artean izandako gertakari batzuengatik; akusazio partikularrak, 290 urteko espetxe-zigorra, eta defentsak, bere aldetik, absoluzioa.
Gaurko saioan, lau saio ateak itxita egin ondoren jendaurreko entzunaldian egin den lehenengoan, akusatuaren amak ere deklaratu du. Horren hitzetan, berak ez du inoiz susmorik izan, nahiz eta batzuetan adingabe batzuk bere etxera joaten ziren auzipetuaren logelan bideoak ikustera.
Begiralearekin bizi zen emakume horrek esan du bere semeak ikasle asko zituela, oso maitatua zela haien artean, eta batzuk batzuetan taldean geratzen zirela etxean surf bideoak ikusten arratsalde-pasa, semeak telebista bat, ordenagailu bat eta nahasketa-mahai bat baitzituen bere logelan.
Onartu du batzuetan ikasle batzuk bakarrik joaten zirela etxera, baina ukatu egin du inoiz semea haur erdi biluzi batekin gelan harrapatu izana. Horren arabera, hori "sekulako gezurra da", horrelako zerbait ikusi izan balu moztu egingo zukeelako, are gehiago kontuan hartuta bilobak etxera joaten zitzaizkiola astebururo.
Ez zuten salatu nahi
Halaber, kasuaren ikerketan parte hartu zuten Ertzaintzako hiru agentek ere hitz egin dute epaiketan. Bertan azaldu dutenez, hasiera batean biktimek ez zuten salaketa jarri nahi, ez zietela sinetsiko uste baitzuten, eta ondorioen beldur baitziren. Hala ere, azkenean, babestuta egongo zirela azaldu zietenean, salaketa jartzea erabaki zuten.
Polizia horiek adierazi dute "erabateko sinesgarritasuna" eman zietela adingabeek emandako testigantzei, eta, horien esanetan, auzipetuak "modus operandi" bat zuen, "luzaroan" garatua: surf eskoletan eta antolatzen zituen kanpalekuetan ikasleak berezi sentiarazten zituen, haien konfiantza bereganatzeko, eta haientzat erreferente bihurtzen zen.
Halaber, jakinarazi dutenez, auzipetuaren etxean haur-pornografiako 4.200 irudi inguru aurkitu zituzten, mutiko biluzienak gehienak.
Bestalde, surfeko taulak konpontzeko tailer bat duen eta akusatuaren ikasle ziren hainbat mutili ingeleseko eskolak ematen zizkien gizon batek adierazi duenez, adingabe horietako batek behin izandako "ezohiko portaerak" atentzioa eman zion, "oso isilik eta itzalita" egon baitzen, "normalean aldarte onean egon ohi zenean". Berari, baina, inoiz inork ez ziola ezer kontatu gaineratu du.
Epaiketak astelehenean jarraituko du, lekuko gehiagoren deklarazioekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga garraiatzeko arduraduna 76 urteko gizon bat zen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.