Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agente bat arin zauritu da EHUko hitzaldi batzuetan Ertzaintzaren kontra antolatutako protestetan

Ekonomia eta Enpresa Fakultatean kriminologiari buruzko jardunaldi batzuk ziren egitekoak atzo, eta droga trafikoan eta ziberdelinkuentzian aditu diren hainbat ertzainen hitzaldiak aurreikusita. Protestan istiluak sortu ziren eta ertzain bat zauritu zen. Hitzaldiak bertan behera geratu dira.

Ertzaintzaren agente bat arin zauritu zen atzo, lepoan eta eskumuturrean lesioak dituela, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Elkanon (Bilbo), Ertzaintzaren kontra egindako protesta batean, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Gertakariak atzo jazo ziren, ELSA (The European Law Students' Association) ikasleen elkarteak antolatutako II. Kriminologia jardunaldien atarikoan. Jardunaldion helburua da unibertsitateko ikasleak praktika juridikoaren errealitatera hurbiltzea, arloko adituek emandako hitzaldien bidez.

Jardunaldiotan droga trafikoan, gazte-taldeetan eta ziberdelinkuentzian adituak diren ertzainek emandako hiru hitzaldi zeuden aurreikusita.

Hain justu, 40 bat gaztek bilkura egin zuten hitzaldiok egin beharreko aretoaren aurrean, eta Segurtasun Sailaren arabera, bertaratutakoei aretora sartzea eta bertatik irtetea galarazi zieten. Orduan jazo ziren istiluak, eta ponentziara entzule gisa joan den ertzain bati eraso zioten. Ustezko erasotzailea identifikatu zuen Ertzaintzak eta jardunaldiak bertan behera geratu ziren.

Atzoko gertakariez itaundu diote gaur Bingen Zupiria Segurtasun sailburuari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. Salatu du protesta egin zutenek jardunaldiak egiteko "eskubidea ukatu" zietela ikasle antolatzaileei. "Uste dut EHUk bermatu beharko lukeela ikasleek antolatutako ekitaldiak normaltasunez egitea", erantsi du. Bestalde, agenteari buruz galdetuta, argitu du "une batean sortu zen tirabira baten ondorioz" zauritu zela.

Albiste gehiago gizartea

idurre eskisabel
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararentzat "arkitektura juridiko berria" eskatu du Kontseiluak, "langile publikoek euskararen ezagutza izatea" bermatzeko

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak deituta, bilkura egin dute, arratsaldean, Donostiako epaitegi batek euskararen aurka kaleratu berri duen epai bat salatzeko. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan, "ezinbestekoa da euskarari behar duen arkitektura juridiko berria eskaintzea", "botere judizialetik ezarritako blokeoa gainditzeko". 

Estitxu Garai, Joxerramon Bengoetxea y Asier Blas



EUROPA PRESS

17/9/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHUk uko egin dio 247 milioi euroko ikerketa-proiektuetan parte hartzeari, Israelekin loturak zituztelako

Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak asteazken honetan berretsi duenez, "Palestinako herriaren genozidioaren auzia lehentasuna da gure unibertsitatean", eta aditzera eman du EHUk uko egin diela, azken hilabeteetan, 247 milioi euroko ikerkuntza-proiektuei, biomedikuntzaren edo konputazio-zientzien arloetan, proiektu horiek Israelgo estatuarekin zuten loturagatik. Agerraldian, Bengoetxeak Europako Batzordeari eta Espainiako Gobernuari eskatu die Israelgo unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta erakundeak bazter utz ditzatela ikerketa elkarlanak, akademikoak edo kulturalak laguntzeko europar funtsetatik. 

Gehiago kargatu