Bueltan da udazkena
Udaberri beteko eguralditik, atzera udazkena. Eguraldiak joera horixe hartuko du Aste Santuaren atarian, euria eta eguraldi fresko eta grisa nagusituko dira.
Gaur, tenperaturak gora egingo du eta zaparradak botako ditu egunaren bigarren partean. Egunaren lehen partean euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da, hego-haizea ibiliko da eta giroa nahiko atsegina izango da; hodeitza saretuko da, eta ostarte zabalak izango dira lurraldeko leku askotan. Arratsaldean, aldiz, haizea iparraldetik finkatu, hodeiak ugaritu eta zaparradak egingo ditu, gehienbat hegoaldean eta ekialdean; eremu horietan trumoitsuak eta mardulak izan daitezke, batez ere Nafarroan. Egunsentia freskoa izango da, batez ere barnealdean, eta lainogune batzuk agertuko dira. Maximoak, berriz, zertxobait igoko dira, 17-18 ºC ingurura iritsi arte.
Asteartean udazken itxura hartuko du eguraldiak eta giro hotza eta hezea izango dugu. Haizeak mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du eta zakar ibiliko da, batez ere kostaldean. Zerua estalita egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean; bertan trumoi-ekaitzak ere jo dezake puntualki. Tenperaturak behera egingo du eta elur-kota 1200 metro inguruan kokatuko da; gauean apur bat gehiago jaits liteke.
Asteazkenean, goizean lainoa eta lanbroa izango dira. Goizaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta zerua hodeiek estalita geratuko da. Goizaldean Kantauri isurialdean prezipitazio txikia egingo du; zenbait tokitan, ertaina. Elur-kota 1.000-1.200 m-ra egongo da goizaldean; egunaren bigarren partean 1.500 m-tik gora igoko da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean iparosagaia finkatu eta ahul ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira eta maximoak gutxi igoko dira. Arabako zenbait tokitan eta mendi inguruetan izotz txikia egin dezake.
Ostegunean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txikia egingo du, batez ere arratsaldean eta gauean. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak nahikoa igoko dira. Arabako zenbait tokitan eta mendi inguruetan izotz txikia egin dezake.
Ostiralean, zaparrada txikiak egingo ditu. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada zakarrekin. Tenperatura minimoak nahikoa igoko dira eta maximoetan aldaketarik ez.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.