Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu eta auto-ilarak sortu dira, Aste Santuko irteera operazioan

AP-8 autobidean pilaketak izan dira Irunen, Baionarako noranzkoan, baita A-1 autobian, Armiñonen, Burgoserako noranzkoan ere. Era berean, A-15 autobian, Andoainen, Iruñerako noranzkoan, ilarak izan dira. Bestalde, bi pertsona zauritu dira Olaberrian izandako istripuan.
Irudia: EITB
Irudia: EITB

Arratsaldeko azken orduan normaltasuna itzuli da euskal errepideetara, Aste Santuko irteera operazioan auto-ilarak izan ostean.

AP-8 autobidean zortzi kilometroko auto-ilarak izan dira Irunen (Gipuzkoa), Baionarako noranzkoan (Lapurdi), eta A-1 autobian, Armiñonen (Araba), Burgoserako noranzkoan, bost kilometrokoak.

Era berean, A-15 autobian, Andoainen (Gipuzkoa), Iruñerako noranzkoan, 1-2 kilometroko ilarak izan dira.

Bestalde, bi pertsona zauritu dira arratsaldeko seiak pasatxo zirenean, autoa A-1 errepidetik aterata, Olaberria parean, Altsasurako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripuaren ondorioz, N-1 errepideko ezkerreko erreia itxi behar izan dute, eta, ondorioz, arratsaldeko zazpietan bi kilometroko auto-ilarak zeuden. Bi zaurituak Zumarragako ospitalera eraman dituzte.

irteera operazioa
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Plantazio handiak hedatzen ari dira, eta saguzarrak eta Amazonia mehatxatzen dituzte

Brasilgo Amazonian, plantazio handiek saguzar frugiboroen (frutajaleen) bizimodua hankaz gora jarri du. Funtsezko espeziea da bertako haziak eta landaredia mantentzeko. Monolaborantzak eremuan zehar mugitzea galarazten die saguzarrei, eta horrek oztopatzen du haziak barreiatzea. Saguzarrek garraiatutako hazi bakoitzak ikaragarri laguntzen du zuhaitz, fruitu, baso eta sabanak birsortzen. Amazonia babesteko beharrezkoak dira.

Begoña Pedrosa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Begoña Pedrosa: "Irakasleen eskubideen edo euren lanaren aurkako edozein jokabide onartezina da"

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak babesa adierazi nahi izan dio Santurtziko ikastetxe bateko ikasle talde baten jazarpenaren biktima izan den irakasleari. "Ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharren Dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu, eta sailetik prozesu horri laguntzen jarraituko dugu, hurbiltasun eta errespetu osoz", adierazi du Pedrosak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X