Onik aurkitu du Lemoizen atzo desagertutako gizonezkoa
Onik aurkitu dute Lemoizen (Bizkaia) atzo arratsaldetik falta zen 65 gizonezkoa. 12:15 inguruan aurkitu du bizilagun batek, Urizar auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Atzo arratsaldeko lehen orduan abisua jaso eta berehala jarri zuten abian bilaketa operatiboa Ertzaintzak, Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzarekin elkarlanean. Antza, bazkaldu eta gero atera zen etxetik, eta ez zen itzuli.
Getxoko ertzain-etxeko eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) agenteak eta herritar boluntarioak ere izan dira bilaketa lanetan laguntzen.
Sastraka artean aurkitu du bizilagun batek gizonezkoa, bere bizilekutik 400 bat metrora. Onik dago, baina badaezpada osasun zentro batera eraman dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak