Boluntario bila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chernobil Elkarteak premiazko deialdia egin du EAEn uda honetan ukrainar adingabeak hartzeko

Elkarteak tramiteak aste honetan bete behar ditu Txernobylgo eremutik etorriko diren haurrei harrera bermatzeko.
Ukrainatik EAEra etorritako umeak, artxiboko irudian. Argazkia: Chernobil Elkartea
Ukrainatik EAEra etorritako umeak, artxiboko irudian. Argazkia: Chernobil Elkartea

Chernobil Elkarteak premiazko deia egin die herritarrei uda honetan Txernobylgo istripu nuklearraren eraginpeko eremutik datozen adingabeei harrera egiteko.

Ume horiek hartu nahi dituzten pertsona edo familiek aste honetan bertan egin beharko dituzte izapideak, haurrek uztailaren 1etik abuztuaren amaierara arte Euskal Autonomia Erkidegora bidaiatzeko aukera izan dezaten.

6 eta 18 urte bitarteko adingabeek aldi baterako egonaldia egingo dute gurean, beren osasuna eta ongizatea hobetzeko eta aste batzuk eman ditzaten bizi diren ingurune kutsatutik urrun.

Elkartearen arabera, edozein familia-ereduk balio du harrera egiteko; izan ere, garrantzitsuena haurren beharrak asetzea da. Horretarako, elkarteak etengabeko laguntza eskainiko die familia edo pertsona harreragileei, eta programarekin elkarlanean urteak daramatzatenen esperientzia eta laguntza ere izango dute.

Elkartasuna erakusteko ekimen horren inguruko informazioa jasotzeko eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin diete elkarte horretako kideek euskal herritarrei. Hala, horretan interesa duten pertsonak elkartearen webgunearen bidez edo 670 419 078 telefonora deituz informa daitezkeela nabarmendu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X