Zea Maysek, Leire Martinezek, OBK taldeak eta Rozalenek jarriko diote soinu banda 2025eko sanferminei
2025eko sanferminek badute soinu banda. Bi hilabete baino gutxiago falta dira Iruñean festa lehertzeko, eta, aurten ere, musika Nafarroako hiriburuko kaleetara itzuliko da jaiak irauten duen bitartean, hau da, uztailaren 6tik 13ra. Udalak astearte honetan jakinarazi du Gazteluko plazako kontzertuen kartela.
Hala, aurtengo San Fermin jaietara gerturatzen direnek, besteak beste, pop-rock estiloko emanaldiez gozatu ahal izango dute Rozalen, OBK eta Leire Martinezekin, baita indie-pop, electro-pop, punk eta hip hop estiloko musikaz ere, Ladilla Rusa, Kaotiko eta Villano Antillanoren eskutik. Bulego, Tatxers, Zea Mays, Dupla, Cali eta El Dandee, Sara Socas eta Lia Kaliren emanaldiak ere izango dira aurtengo sanferminetan.
Udalak adierazi duenez, emakumeek osatutako taldeen eta euskarazko musikaren aldeko apustua egin dute. Izan ere, Gazteluko plazako agertokirako hautatutako artista guztietatik zazpi emakumeak dira (% 54) eta lauk euskaraz abesten dute (% 31).
Kontzertuak 23:45ean hasiko dira, su artifizialen ondotik, eta narbarmentzekoa da bost egunetan bi kontzertu izango direla oholtza gainean, bigarrena goizaldeko ordu batean. Larunbatean, bestalde, lehenengo kontzertua 22:00etan hasiko da, eta, bigarrena, 23:45ean.
Sanferminetako lehenengo egunean, uztailaren 6an, Bulego taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, eta, hurrengo egunean, hilaren 7an, Tatxers eta Kaotiko taldeak arituko dira taula gainean.
Asteartean, hilak 8, Gazteluko plazak Rozalen hartuko du, eta egun bat geroago, uztailaren 9an, Leire Martinezen txanda izango da. Sanferminetako erdiko egunean, uztailaren 10ean, osteguna, bi kontzertu izango dira: Gaua OBK taldeak irekiko du eta Ladilla Rusak hartuko du lekukoa, eta bere elektro-pop soinuak eta letra sarkastiko eta ganberroak botako ditu.
Ostiralean ere bi emanaldi izango dira. Lehenik eta behin, Aguraingo Dupla bikotea igoko da agertokira, eta, ondoren, Zea Mays rock taldearen txanda izango da. Larunbateko hitzordu musikalak ordutegi berezia izango du, 22:00etan hasiko Sara Socasen emanaldia, eta 23:45ean, Cali eta El Dandee taldeen erritmoan bizituko da Gazteluko plaza, pop latinoko bikote arrakastatsuenetako baten eskutik.
Azken egunean, hilaren 13an, igandea, egungo artista urbano esanguratsuenetako bi elkartuko dira. Lehenik eta behin, Villano Antillano igoko da agertokira, eta Lia Kali abeslari eta konpositore bartzelonarrak emango dio amaiera aurtengo sanferminetako musika-eskaintzari.
Musika elektronikoa, country psikodelikoa eta Saharako rock musika, Compañia plazan.
Compania plazak ere eskaintza zabala du aurten. Hilaren 6an, Zombies in Miami dance elektronikako bikotea izango da kartelburu, eta Adrien Body eta Rapha Mundi ere arituko dira bertan.
Mundu mailako erreferenteak ere izango dira, hala nola Omar Souleyman, musika elektroniko arabiarraren ikurra, edo Seun Kuti & Egypt 80, Fela Kutiren semerik ezagunena.
Horiez gain, Iruñean Chocolate Rmx ere izango da, baita Mystery Lights, Bcuc, eta Eri Yamamoto, jazz klasikoaren erreferentea.
Arratsaldeko egitarauak bertako artistak hartuko ditu batik bat, Nafarroako talde esanguratsuenetako batzuk igoko baitira taula gainera. Adibidez, Janus Lester, Kiliki eta Kokoshca eta Bourbon Kings beteranoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.