Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

24 urteko mutil errefuxiatu bat hil da Oñatin, Usakoko presan itota

16:00ak pasatxo zirenean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek. Dei horren bidez jakin dute bi gaztek presara egin dutela salto, eta horietako bat ez dela uretatik irten.
Usako presa
Usako presa. Argazkia: Gurutze Azcarate

24 urteko mutil errefuxiatu bat hil da gaur arratsaldean Oñatin, Usakoko presan (Arantzazu ibaia), Ertzaintzak jakinarazi duenez.

16:00ak pasatxo zirenean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek. Dei horren bidez jakin dute bi gaztek presara egin dutela salto, eta horietako bat ez dela uretatik irten.

Horren berri jasotakoan, larrialdi zerbitzuetako kideak, Gipuzkoako suhiltzaileak, Oñatiko udaltzainak eta erreskate taldeak bertaratu dira. Urpekariak uretan sartu dira, ur sakonetan, eta 17:30 inguruan topatu dute gorpua, eta uretatik atera dute. 

Bihotz-birikak suspertzen saiatu diren arren, hil egin dela baieztatu baino ezin izan dute egin. 

Usakoko putzua Urola Garaian bainu eta aisialdirako gune ezaguna da. Oñatiko herrigunetik 15 bat minutura dago oinez, eta familia asko joan ohi da bertara, batez ere udan.

Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak dolumina helarazi die hildako gaztearen familiari eta baita Oñatiko herri osoari ere.

Era berean, Zehar-Errefuxiatuak-etik "atsekabea" adierazi dute gertaera tragikoengatik, eta agurtzeko eta oroitzeko ekitaldiak intimitaterik hertsienean egingo direla adierazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X